Gasteizen euskara sustatzen lan egiten duen GEU elkarteak diru bilketa abiatu du

  • Gasteizko jaiak bertan behera geratu dira eta ondorioz, GEU elkarteak jartzen duen txosna ere bai. “Txosnan egiten duzuen ekarpen hori, ematen duzuen babes hori, urte osoan zehar hainbat eta hainbat ekintza egiteko ezinbestekoa zaigu. Gasteizko euskalgintzari hauspoa emateko ezinbestekoa da”.


2020ko uztailaren 02an - 15:57

Txosnako diru-sarreren galerari aurre egiteko, diru-bilketa abiatu dute interneten. Diru hori zein ekintzatara bideratuko duten garden azaldu asmoz, egiten dituzten ekintza nagusiak zerrendatu dituzte: Gasteizko Mintzalaguna, Euskaraldia, Aihotz Plazako Euskal-gunea jaietan, Parraleko musika emanaldiak, Geurekin Mendira, Irakurle Kluba, Begi Belarri (ikus-entzunezko zikloa), Igandeak Jai eta familia irteerak, Hitzaldi & Lantegiak, hezitzaileentzako formazio saioak, Euskalaka (12-13 urteko gazteei zuzendutako euskara sustatzeko udaleku itxiak), eta Kantari (haurrentzako karaoke ikuskizuna).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


2024-04-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak berean segitzen du: 112.000 euro exijitzen dizkio Lazarraga elkarteari

Lazarraga kultur elkarteak jaso du udalaren eskutik 2023ko dirulaguntzaren zuriketaren xedapena: 112.000 euro itzuli beharko ditu. Elkarteak adierazi du “udalaren borondate faltak” Gasteiz Antzokiaren proiektua kolokan jarri duela eta “udalak sortutako... [+]


Euskal Konfederazioak haserrea adierazi du EEPren batzar nagusian, euskararen aldeko politikei diru gehiago ez bideratzeagatik

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) batzar orokorra izan du astelehenean 2024ko aurrekontua bozkatzeko. Alain Iriart, Euskal Elkargoko ordezkaria kontra bozkatu duen bakarra izan da.


Eguneraketa berriak daude