10 urte bete dira Asisko Urmeneta ‘Asisko’ marrazkilari nafarrak bere animaziozko metraje luzea estreinatu zuenetik, Gartxot, Konkista Aitzineko Konkista, Juanjo Elordi bizkaitar produktorearekin batera. 2D digitalean ekoiztutako pelikula da, Gipuzkoan sortua Somuga S.L. ekoiztetxe ohiaren eta REC Grabaketa Estudio donostiarraren arteko elkarlanarekin. Hauetaz gain, ETBren produkzio-atxikia ere izan zuen proiektuak, eta baita Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren sostengua ere, ARGIA eta Berria-renarekin batera. Orotara 660.770’76 euroko diru-laguntza lortu zuen, eta estreinatu ondoren, 155.363’48 bildu.
Filmak bitxikeria anitz ditu, horien artean, euskaraz guztiz ekoiztu eta zabaldu zela –hedapen-lana, Barton Films® etxe bizkaitarrak egin zuen–. Euskararen aldeko bultzada izateaz beste, lehenengo saria ere irabazi zuen urtebete geroago, non eta Bordelen, bertan ospatu zen Les Nuits Magiques XXII Animazio Filmaren Nazioarteko Festibalean. Hargatik, eta urte berean, Auburneko (Australia) XV Nazioarteko Zinema Festibalean ere lehenengo geratu zen, Haur eta Gazte-helduen kategorian. Halaber, Bulgarian –Golden Kuker–, Brasilen –Animamundi–, Espainian –Malagako Zinema Festibala– eta Italian –Kimera– ere aurkeztu zen filma, bere hedapena areagotuz.
Izan ere, euskaraz egindako pelikula honek azpi-titulu lan mardula hartu zuen. DVD-formatuan saldutako aleek 18 hizkuntzatan jarri zituzten tituluok, horien artean estatu-mailako bost –frantsesa, gaztelera, ingelesa, italiera, txinera–, eta 13 gutxitu –aragoiera, asturiera, aimara, bretoiera, euskara batua, eskoziar gaelikoa, galiziera, irlandera, katalana, korsikera, kreolera, okzitaniera, georgiera–. Horrek balio izan zion mundu-mailan ibiltzeko, eta Nafarroako herri txiki Itzaltzuko Bardoaren kondaira zaharra harat-honat eramateko –herri hartako udalak filma ere lagundu zuen–.
"Filma honek Itzaltzu, Nafarroa eta Euskal Herri osoaren memoria kolektiboari egindako mesedea aipagarria da oso, eta baita, noski, euskarazko zinemari"
El Bardo de Itzaltzu, Arturo Campion (Iruñea, 1854 – Donostia, 1987) poligrafo eta akademikoak 1918an jasotako kondaira da, Zaraitzuko Ibaxako (Nafarroa) ahozko tradiziotik hartu zuena, Iruñeko Artxiboko dokumentazioaz lagunduz –Ibaxak filma ere sostengatu zuen–. Benito Lertxundik berak kondaira berreskuratu zuen Altabizkar diskorako (1981), Itzaltzuko Bardoa balada sortuz, filmaren soinu-banda bihurtu zena. Eta Asiskok berak Marc Armspach ‘Marko’ eta Jokin Larrea ‘Jokin’ ilustratzaileekin komikia ere argitaratu zuen 2003an, Iruñeko IKA Campion euskaltegiaren sostenguaz eta ARGIAren editore Komunikazio Biziagoa S.L.-rekin. Izatez, filma, komiki hartako esperientzian –eta estetikan– dago oinarritua, eta hau, halaber, Campionen kontakizunean.
Filmaren sinopsiak oso ondo laburbiltzen du Gartxoten historia, Campionen idazkitik oso hurbila: “Bardo deitzen zaio herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantariari. Eta horixe da Orreagako abade berriak nahi ez duena. Hargatik, Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta Mikelot, haren semea bahituko du latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko. Baina Mikelotek ihes egingo du eta berriro hasiko da kantuan aitarekin, herriz herri. Elizak iraintzat hartuko du kantaldi bakoitza, eta fraide-gerlari beldurgarrien esku utziko du aita-semeak harrapatzea. Tragedia, XII. mendean. Hasi da konkista aurreko konkista”.
Honela, Gartxoten kondaira, Campionen zein Asiskon, erresistentziarekin jasaten duen Euskal Herri baten alegoria da, inposatzen dizkioten hizkuntz eta bizimoduen aurka. Hala bada, lehenengoaren kondaira mito-biltegi kontsidera badaiteke –Orreagako Gudaren mitifikazioa (euskaldunak Karlomagno enperadorea garaitzen), Euskal Herria erlijio- eta bizimodu-inposizioen kontra...– , beste horrenbeste filma. Komikiaren underground estiloari leial, 1110. urteko Iruñeko Erresumako hainbat sinbolo darabiltza –arrano beltza, ilargi iraulia eta izarra...–, pelikulako beste hainbat eszenetan agertzen direnak.
Halaber, Erdi Aroan Zaraitzun hitz egin zitekeen euskarari gerturapena egiten dio, komikian ere Asisko, Marko eta Jokinek egin zuten ahalegina. Honela, bikoizleen euskalkia errespetatu zen pelikulan, horietariko asko Zuberokoak –Zaraitzutik gertukoak–, euskara eta euskal kantutik oso gertuko artistak. Iparraldearen presentzia, babesaz gain –Euskal Kultur Erakundeak ere filma lagundu zuen–, ahotsetan da nabarmen: Mikel eta Maika Etxekopar, Gartxot eta Mikeloten bikoizle, edo Marko bera, Bordelen jaioa baina Uztaritzen bizi dena, Turoldo eta Peyré pertsonaien ahots. Bestalde, Eñaut Larralde, pelikula estreinatu eta urtebetera zendu zen abeslari behe-nafarrak, Begon Abadea bikoizten du, latinez bakarrik mintzo dena. Bitxiki, latina, Europako kristau-praktiketan ere nekez agertzen den hizkuntza, asko agertzen da filmean, fraideen ahotik batik bat.
Ezin daiteke esan Gartxot 2011ko filmik ikusiena izan zenik; Espainiako Kultura eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren arabera, 32.093 ikusle bildu zituen zinema-geletan. Hala ere, bere publiko espezifikoa hartu behar da kontuan, bai eta nazioarte-mailan lortutakoak ere. Ez dira ahaztu behar izan zituen baliabide urriak, hainbat erakunderekin crowfounding-ahaleginek egin baitzuten posible filma; horien artean, aipatzekoak dira Ikus-entzunezko Arteen Nafar Institutua, eta baita Udalbiltza eta Udalbide ere.
Film honek Itzaltzu, Nafarroa eta Euskal Herri osoaren memoria kolektiboari egindako mesedea aipagarria da oso, eta baita, noski, euskarazko zinemari –eta beste hainbat hizkuntza gutxituei– egindakoa ere. Ez da gutxiagorako Campionen memoria ere berreskuratu izana, gure historiako pertsonaia bitxia, baina akademiko aparta Nafarroako Historiari dagokionean. Izan ere, Historiaren eta Zientzia Moral eta Politikoen Errege-akademietako urgazle izan zen; baita Eusko Ikaskuntzako ohorezko lehendakari ere, 1918an, El Bardo de Itzaltzu plazaratu zuen urte berean –urtebete geroago Zeruko Argia jaioko zen Iruñean–. Hizkuntzalaritzari dagokionez, Euskaltzaindiak numerario izendatu zuen. Nafar Erresumako eta gure akademiko burutsuenetako baten memoriak artearen bidez berreskuratzeak, akademiaren miresmena ere merezi du Asisko eta bere ekipoarentzat.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]