Garoñaren behin betiko itxiera eskatuko dute, Arabako Batzar Nagusiek deituta

  • Arabako Batzar Nagusiek deitu duten ekitaldia 12:00etan hasiko da Probintzia plazan. Arabako Foru Aldundiak Garoña berriro irekitzeko espedientean agertzea onartu du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko martxoaren 18an - 15:24
Araba osoko erakundeak izango dira zentaralaren itxiera eskatzeko ekitaldian, besteak beste.

Datorren larunbatean, hilak 19, Garoñako zentral nuklearra behin betiko ixteko eskatuko dute Gasteizen. Ekitaldia 12:00etatik aurrera ospatuko da Probintzia plazan eta bertan izango dira Araba osoko erakundeak (Udalak, Kontzejuak, Kuadrillak), sindikatuak, hainbat esparrutako elkarteak, alderdi politikoak eta herritarrak. Arabako Batzar Nagusiek antolatu dute ekitaldia, arabarrek zentral nuklearra berriro zabaltzeko erabakia "guztiz arbuiatzen dutela ikusarazteko".

Ekitaldiari amaiera emateko "Arabako kulturaren pertsonaia nabarmen batek" idatzitako manifestua irakurriko dute.

Garoña berriro irekitzeko espedientean agertuko da Aldundia

Diputatuen Kontseiluak onartu duen moduan, Arabako Foru Aldundia agertuko da Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioan, interesduna denez Garoñako zentral nuklearrarekin loturiko prozeduretan. Horrela, entzunaldia, ikustea eta espedienteetarako eta ingurumen informazio publikorako sarbidea eskatuko ditu.

Zerbitzu juridikoek baieztatu dute Arabako foru erakundea alderdi interesduna dela, bai Garoñarako aldi baterako biltegi indibidualizatua baimentzeko prozeduran, bai zentralaren baimena berritzeko prozeduran. Aldundiak bide ez-ofizialetatik izan du bi espediente horien berri, Ministerioak inola ere ez baitu bera informatu edo kontuan hartu espediente hauetan.

Hala ere, Foru Aldundiak uste du bi espedienteak, zeinen ebazpena oraindik ez baita hartu, eragina dutela erakundean eta bere bidezko interesetan. Izan ere, Ingurumen eta Hirigintza arloetako eskumenak ditu. Halaber, hurbiltasun geografikoagatik, zentral nuklearraren babes zibileko plan zuzentzailearen barruan dauden administrazio publikoetako bat da Aldundia.

 “Ezin daiteke auzitan jarri Arabako foru erakundeak bidezko interesa duela edozein ekintza edo prozeduratan, horren emaitza bada zentral nuklearretik oso hurbileko ingurunean dauden pertsonak eta beren ondasunak direla-eta foru administrazio honek babestu behar dituen askotariko interesetan zuzeneko eragina izan dezaketen administrazio egintzak edo araugintza xedapenak hartzea”, dio txosten juridikoak, aldi baterako biltegi indibidualizatuaren proiektuari buruz eta orobat zentrala ustiatzeko baimenaren berritze posibleari buruz.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garoña
Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


Garoña eraisteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.


2022-12-19 | Hala Bedi
Garoñaren desegitea 2023ko ekainean hasiko da

Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.


2021-11-26 | Hala Bedi
Eguzkik alegazioak aurkeztu ditu Garoñaren desegitea “segurua eta gardena” izan dadin

Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]


2021-11-25 | Leire Artola Arin
Langile bat hil eta beste hiru zauritu dira Tarragonako zentral nuklear batean

Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]


Eguneraketa berriak daude