Garoņa ez dela berriz irekiko esan die sindikatuei Iberdrolako presidenteak

  • "Arrazoi ekonomikoak tarteko", Garoñako zentral nuklearra ez dela berriz irekiko esan zien Ignacio Sánchez Galán Iberdrolako presidenteak enpresako sindikatuei, Eldiario.es agerkariak argitaratutako informazioaren arabera. ELAk baieztatu du adierazpen horren berri eman ziela konpainiako langileei, eta Iberdrolari eskatu dio Garoña ixteko erabakia publikoki baiezta dezala. 

ARGIA @argia
2016ko apirilaren 11
Garoņako zentral nuklearra.

Joan den ostiralean akziodun batzarra egin zuen Iberdrolak Bilbon, protesta artean. Ohituraz, batzar horren bezperan sindikatuekin biltzen da konpainiako presidentea. Bilera horretan jakinarazi zieten Ignacio Sánchez Galánek eta zuzendaritzako beste bi kidek transnazional bizkaitarrak ez duela Garoña berriro irekitzeko asmorik, ELAk adierazi duenez.

Bi egun lehenago, apirilaren 5ean, zentral nuklearren bideragarritasun eskasaz mintzatu zen Galán. "Zentralak ixten ari dira munduan, eta ez arrazoi politikoengatik, ekonomikoengatik baizik", esan zuen Iberdrolako buruak. 

Zenbait iturriren arabera, sindikatuekin egindako bileran, presidenteak esan zuen Iberdrolaren elektrizitate-ekoizpen negozioa defizitarioa dela Espainian. Horren harira Garoñaren geroaz galdetu zioten sindikatuek, eta zentrala "arrazoi ekonomikoengatik" ez dela berriro irekiko erantzun ei zuen Sánchez Galánek.

ElDiario.es-ek gaineratu duenez, Jose Manuel Soria Espainiako Industria eta Energia ministroak esan du ministerioak ez duela jaso Garoña ixteko inolako eskaririk. Haatik, Eusko Jaurlaritzak bazekien Iberdrolak ez duela zentrala berriro irekitzeko asmorik, SER irratiaren arabera. Iberdrolak, berriz, ez du adierazpenik egin oraingoz.

Nuclenor, Garoñaren jabe den konpainia, Iberdrolak eta Endesak osatzen dute erdibana. Nuclenorrek 2014an egin zion eskaria Espainiako Industria Ministerioari zentrala –2012tik itxita dagoena– berriro ireki eta 2031ra arte martxan mantendu ahal izateko. 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Garoņa  |  Iberdrola

Garoņa kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude