Poesiaren, agian ez oraindik heriotza, baina zalantzarik gabe garrantzi galera nabarmen agerikoa prozesu atzeraezina ote den, geure begiekin ari gara ikusten. Biografia sentimentalean, zer bozkarioarekin jaso genituen Anemometroa, Aingurak erreketan, Norbait dabil sute-eskaileran, zer epeltasun injustuarekin jaso ditugun azkenaldiko aleak. Maitale genuenez, esan beharko genuke: ez zara zu, ni naiz –baina zu ere izango zara pixka batean, seguru–.
Lehen gauzak ziren bestela. “Iaz bi poema liburu jendarteratu omen ziren”, diosku Angel Errok, 2002tik; bat gogoratzen dut nik, segur aski ereinotzeztuagoa, baina ezin ibiliko naiz gaizki erraten, maite izan bainituen, mende aldaketaren buelta horretan, “Dostoievskiren Kirmen y Castillo” haiek. Maite izan nuen hirugarren hanka bat ere, Errorena hain zuzen, Eta harkadian ni freskagarri, klasiko garaikide harekin. Justuki, C.S. Auluariori aitortzen dio etorkia: “Zure manuz, Auluario, buru-eskuetara / dut hitz neurtuaren grina”. Gerardo Markuletaren Batak ez du bestea kentzen bildumako pieza batzuen aurrekaritza igarri diot nik gerora.
Mende aldaketaren bueltan, oso bestelakoa baitzen Erro: alde batetik Casta, beste alde batetik Vulcano, puntu bateraino Anacronio ere, balirudike zuzenean Erromatik etorritakoa. Nagusiki bildu zituen epigramak –“asmo satirikoz osaturiko poematxoa, zirto edo zirikada batez bururatzen zena”, LHT-, CI hain zuzen, eta III egloga –“artzainen arteko elkarrizketez eratzen dira eta maitasun gaiei eta landako bizitzari buruz jardun ohi dute”, LTH berriz–. Bildu zituen “poema latindarrak”, beraz, “vasconum hizkuntza barbaroz” –“Garaiaz kanpoko epigramista xume hutsa naiz (...) poeta serioa izatera nola heldu apenas dakiena”–. Oso bestelakoa zen Erro, agian horregatik atxiki du denboraren joana hain ondo.
Eta, tira, iritsi da beraz, hauxe zen posteritatea. “Helduko da egun bat / non denek miretsiko duten / orain mespretxatzen / –eta are enoratzen– duten / zure lana, hitz larriz / Zure Lana, eta damutuko / beranduegi ezagutzeagatik”. Urte asko poesia bildumarik publikatu gabe, noren eskutik baino Errorenetik berreskuratu poesiarekiko grina, nostalgia ariketa gisa bada ere.
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Kanbodiako enbaxada
Zadie Smith
Itzulpena: Garazi Ugalde
Igela, 2022
-----------------------------------------------------
Batek baino gehiagok askatu ezin duen ideia faltsua da Europa jende berdinez soilik dagoela eraikita. Eta ez bakarrik faxistek. Egiatan, gutako... [+]
Carmilla
J. T. Sheridan Le Fanu
Itzulpena: maialen berasategi
Erein, 2025
------------------------------------------------------------------------
Literatura unibertsala bilduman argitaratu berri dute J. T. Sheridan Le Fanu irlandarraren 1872ko Carmilla. Maialen... [+]
Agur Karibu
Marian Porcel
Elkar, 2025
SIMULAKRO BAT
Leire Ugadi
Elkar, 2025
---------------------------------------------------------------------
Hitzak hautsi egin dezake, kolpatu, arrakalatu eta apurtu. Simulakro bat (Elkar, 2025) izendatu du Leire Ugadik (Urduña, 1996) simulakro hutsetik harago... [+]
Zoriona, edo antzeko zerbait
Karmele Mitxelena
Elkar, 2024
------------------------------------------------------------------
Helduentzat bigarren liburua du Karmele Mitxelenak. Lehenengoa ipuin liburua izan zen, eta honetan ere nabari zaio ipuingile eskua; izan ere,... [+]
Lur jota Parisen eta Londresen
George Orwell
Igela, 2025
George Orwell Abereen etxaldea (Animal farm, 1945) eta 1984 (1949) eleberriengatik ezagutzen dugu, euskarara itzuliak biak. Baina horien aurretik Down... [+]
Antzinako berri-berriak
Kae Tempest
Igela, 2022
-----------------------------------------------------------------
This poem was written to read aloud / Poema hau ozen irakurtzeko idatzi zen.
Horrela hasten da Kae Tempesten Antzinako berri-berriak liburua, lehen... [+]
Txori Gorri. Andre siux baten idazlanak
Zitkala- Sa
Testu zaharrak, 2022
Zitkala-Sa hegoaldeko Dakoten erreserban (AEB) jaio zen 1876an. Eskolan asimilazioan oinarritutako hezkuntza jaso zuen, eta horren... [+]
TARTARO
Testuak: Xantal Barnetxe
Ilustrazioak: Leire Perret
Ikas, 2025
--------------------------------------------------------------------
Tartaro infernuaren antzeko tokia dugu antzinako Grezian, baita pertsonaia mitologikoa ere, Virgiliok aipatua aspaldian eta... [+]
Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma
Naia Torrealdai Mandaluniz
Txalaparta, 2025
-----------------------------------------------------------
Naia Torrealdai Mandalunizek Amaieratik hasi. Euskal feminismoa, aldaketarako paradigma saiakera argitaratu... [+]
hezur berriak
Ane Labaka Mayoz
Susa, 2025
Tapakia
Maite gurrutxaga
Erein, 2025
-----------------------------------------------------------
Tapakia liburu honen azala ikusten badugu, bertan sagu pipertu bat ikus dezakegu lehortzen ari den tapaki zuri-zuri baten ondoan. Gero, normalean kasu gutxi egiten diegun... [+]
Zuzi iraxegia. euskal emakume idazleak eta literatura klasikoa
Amaia Alvarez Uria
Testu zaharrak, 2024
----------------------------------------------------------------
Liburua esku artean izan aurretik ere arnas luze bat atera zitzaidan barru- barrutik: “ze... [+]
Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa
Amancay Gaztañaga
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Amancay Gaztañagak Martin Martina eta urrezko orraziaren misterioa kaleratu du Alain Martinezen ilustrazioek lagunduta... [+]