Azpeitiko Corrugados betiko itxiko du Gallardok, falta ziren langileak kaleratuta

  • Gallardo Taldeak kaleratze-agiriak bidali dizkie horiek jasotzeke zituzten Azpeitiko Corrugados enpresako 40 langileei. Hala, lantegia hutsik geratuko da zenbait asteren buruan.


2013ko abuztuaren 07an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Mobilizazio ugari antolatu dituzte azken hilabeteotan Corrugadoseko langileek.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Langileek  erregulazio espedientearen aurkako eskaria aurkeztu dute, eta Espainiako Auzitegi Nazionalak urriaren 29an aztertuko du.

Kaleratzeak hasi aurretik 300 langile zituen Corrugados enpresak.

Itxieraren aurrean, instituzioei "arduraz" jokatzeko eskatu die enpresa batzordeak. Esteban Campos batzordeko kideak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak itxiera saihesteko egin dituen gestioez informatzeko zain daude langileak. "Hainbat alditan berauekin biltzeko saiakera egin dugun arren egun erantzunik gabe jarraitzen dugu eta gure lantegiaren inguruan duten utzikeria salatu beharrean gara beste behin ere", dio batzordeak plazaratutako oharrak.

Bestalde, enpresa "hiltzen utzi izana" leporatu diote egoitza nagusia Badajozen duen Gallardo Taldeari.

Informazio gehiago, Corrugados ez itxi blogean.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langabezia
Eguneraketa berriak daude