Gallardo taldeak, Azpeitiko Corrugados taldearen jabeak, hilaren 23an emango die langile guztien despeditze kolektiborako agindua (300 lagun baino gehiagorena) Lanbideko Zuzendaritza Nagusiari (LZN) eta Gizarte Segurantzari.
Neurri hori hartu izanaren arrazoiak, enpresaren hitzetan, iaz produktu siderurgikoen kontsumoa %19 jaitsi izana eta merkatuaren aurreikuspenak onak ez izatea dira.
Iraizpen kolektiboa LZN-ra bidali ostean, 30 egun iraungo dituen kontsulta periodoa zabalduko dute.
Corrugados Azpeitiak altzairuzko barrak ekoizten zituen. Azken urteetan, 100 milioi eurotako galerak eduki ditu, eta “enpresak ezin zuen horrela jarraitu”, Gallardo taldeko ordezkari batek esan duenez.
Azpeitiko Corrugados enpresan ez ezik, Gallardo taldeak beste enpresa batzuetan ere enplegu murrizketak egin ditu: Corrugados Lasaon, Ferromallasen eta Grupo Alfonso Gallardo SL-n.
Langabezia nehoiz baino apalago da Iparraldean, baina inflazioa beti traba izaten segitzen du ekonomian. 2023ko lehen sei hilabetetako tendentzien berri eman du Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak. 210 enpresabururen sentipena bildu dute inkesta batean. Heren batek... [+]
LABek salatu du Espainiako Estatuko lan erreforma onartu zenetik aldizkako lan kontratua dela emakumeen artean nagusi.
Enpresak ABEE bat aplikatzen du, soldata murrizketak, plantillaren langabeziaren kontsumoa eta gastu publikoen igoera dakarrena, nahiz eta irabazi errekorrak izan. Gainera, malgutasuna handitzeko, plantillari "xantaia" egiten diola adierazi du sindikatuak prentsa... [+]
Haurrak eta adinekoak zaintzeagatik lana utzi behar izan duten pertsonen kopurua %42 hazi da Espainiako Estatuan, eta horrek biztanleria ez-aktiboaren igoeraren erdia eragin du. Lanik egiten ez zuten pertsonak ia landunak bezainbeste ziren 2022ko azken hiruhilekoan.
144.903 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian, horien artan %60 emakumeak.