Galesen erraustegi proiektu bat atzera botatzea lortu du Extinction Rebellionen protestak

  • Swansea hiriko udalak azkenean uko egin dio udalerrian errauste planta berri bat eraikitzeko asmoari, proiektua oso aurreratua eta plangintza batzordearen baimen guztiekin bazetorren ere. Extinction Rebellion mugimenduaren protestek eragin dute Swanseako zinegotziek aho batez atzera egitea, BBCn jaso dutenez.


2019ko maiatzaren 14an - 16:28
Swanseako hondakin lantokiaren aurrean kateatu ziren erraustegiaren kontrako protestan. (Argazkia: BBC)

Biffa konpainiak Llansamlet auzoan 25.000 tona zabor nahasi kiskaltzeko erraustegia proposatu eta eraikitzen hasteko puntuan zen. 2.500 helegitetik gora aurkeztuak zituzten inguruko herritarrek baina ez udalak eta ez bere Kutsadura Zaintzeko Sailak ez zuten ikusten oztopo berezirik herritarren bizilekuetatik hurbil horrelako bat eraikitzeko.

Hondakin biltegiaren aurrean, ordea, kateatze eta protestak izan dira joan den asteotan eta Extinction Rebellion mugimenduak –larrialdi klimatikoari erantzunez Britainia Handian bereziki indartu denak– iragarri zuen ez zuela amore emango bere protestetan: "Orain eta gainera azkar mugitu beharra daukagu [klimaren alde] baina aipatzen den urrats hori okerreko norabidean doa, urtean 20.000 tona zabor eretzeak ekarriko lukeelako airean karbono gehiago isurtzea. Galesko Gobernuak klimaren larrialdia deklaratu du eta Etorkizuneko Belaunaldien Legea plazaratu; hau (erraustegia) horri emandako muturreko bat da. Espero dugu gure protestak mezu sendoa eramango diela zinegotziei, alegia, Swanseako jendea eta inguruko herritarrak proiektuaren oso kontra daudela. Etorkizuneko belaunaldiengan pentsatu behar dute eta ikuspegi orokorrago bat eduki hondakinak kudeatzeko moduaz".

Larrialdi klimatikoaren gaiak, antza, Euskal Herrian baino oihartzun handiagoa dauka Galesen eta Extinction Rebellionen protestek lortu dute emaitza: Swansean ez dute erraustegirik eraikiko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketa
2023-09-08 | ARGIA
Errausketaren aurkako giza katea antolatu dute Kontxako estropaden egunean

Gipuzkoako hondakinen kudeaketak okerrera egiten jarraitzen duela salatu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako erraustegiak kutsadura areagotu eta gaikako bilketa beheragotu duela azaldu dute, eta herrialdean aurreikusten diren proiektu berriek bide hori sakonduko... [+]


2023-08-04 | Ilargi Manzanares
GHK-k onartu du aurrez tratatu gabeko hondakinak errausten aritu dela 42 egunez

“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.


2023-05-28 | Zero Zabor
Agur, Iñaki Usabiaga

Gipuzkoan Zubietako erraustegiaren kontrako mobilizazioetan parte hartu duten askok horietan ezagutuko zuten Iñaki, bere 80 urte paseekin aktibista beteranoena. Argazkian ageri da militante gazte batekin solasean erraustegiraino mendiz egindako martxan, 2018an.


2023-04-24 | Zero Zabor
Paris hiriburuko oilategietako arrautzak ez jatea gomendatu dute agintariek, dioxina, furano eta PCBz kutsatuta daudelako

Ile-de-France (Paris hiriburua eta inguruko metropoli osoa) eskualdeko Osasun Agintaritzak herritarrei gomendatu die beren etxeetako oilategi txikietako arrautzarik ez jatea: aginte publikoak enkargatutako azterketa batek berretsi du aurretik ToxicoWatch fundazioak beste ikerlan... [+]


2023-02-27 | Zero Zabor
PFAS toxikoak kontrolik gabe hedatzen ari direla eta, Europako Batzordeak horien arautzeari ekin dio

Europako zenbait hedabide handik sustatutako ikerlan batek argitu du PFAS kutsagarriak milaka puntu beltzetan hedatuta daudela kontinente osoan. Oinezko herritarrak aipatzen entzun ez dituen PFAS-ak (konposatu per- eta polifluoratuak, ingelesez ‘Per- and polyfluoroalkyl... [+]


Eguneraketa berriak daude