Gaizka Garitanori egindako mesprezua Kataluniako Legebiltzarreraino iritsiko da

  • Gaizka Garitano Eibar taldeko entrenatzaileak Almerian euskaraz hitz egiteagatik jasandako mesprezuaren gertaera Kataluniako Legebiltzarrera iritsiko da.


2015eko apirilaren 30ean - 11:02
Gaizka Gariatanok Almeriako prentsaurrekoa utzi zuen unea.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gaizka Garitano Eibar Futbol taldeko entrenatzaileak Almerian euskaraz hitz egiteagatik jasandako mesprezuaren gertaera Kataluniako Legebiltzarrera iritsiko da. Kontua da PPk mozio bat aurkeztua zuela parlamentuak “Katalunian adierazpen askatasuna erabiliz hizkuntza bat edo beste erabili duten kirolariekin elkartasuna” agertzeko.

Egoera baliaturik, ICVko Jaume Bosch parlamentario beteranoak emendakina jarri dio mozioari, berau bozkatu egin beharko da eta horrela PPk Garitano auziaz bere jarrera agertu beharko du. Boschek egindako emendakinan zera eskatzen da: “Joan den astean Almeria-Eibar partiduaren ondoren Euskal Herriko kazetariek egindako galderen aurrean, gaztelaniaz erantzuten hasi aurretik euskal entrenatzailea euskaraz aritzeagatik kazetari talde batek agertutako intolerantziaren aurrean Legebiltzarrak bere haserrea ager dezala”.


Hizkuntza eskubideak kanalean gehiago
2026ko martxoaren 24
4. eta 5. egunak | KRONIKA
Euskaldunok, desobedientziara kondenatuta?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.