Gabonik ez aurten Belenen, Gazan hildakoen omenez

  • Israelek hildako 20.000 palestinarren omenez dolua egiten ari dira Belen hirian, eta bertako alkate Hana Hanyehk gabonak bertan behera uztea erabaki du, diru galera handia izango duten arren.

     


2023ko abenduaren 26an - 11:19
Azken eguneraketa: 2023-12-27 10:52
Belenen protesta, Gazako sarraskia gogoan.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gabonetako miraririk ez palestinarrentzat. Bertan behera geratu dira Belenen, Palestinan, Jesukristoren jaioterrian, urtero egiten diren Gabon jai jendetsuak, The Guardianek jaso duenez. Luteranoen elizako artzain Munther Isaacek egoeraren larritasuna adierazi du: “Hauxe da gabonetako errealitatea ume palestinarrentzat. Jesus gaur jaioko balitz, Gazako hondakinen azpian jaioko litzateke”. Isaacek azpimarratu du ezin direla “bertan behera” geratu Gabonen itxaropena eta funtsa.

Belengo alkate Hana Hanyehk adierazi du hiriko diru-sarreren %70 inguru nazioarteko bisitariek eramaten dutela, eta urtean ia 2 milioi pertsona joaten direla kristautasunarentzat sinbolo bat den hiria ikustera: “Orain ez dugu bat bera ere. Israelek asko zaildu du honaino iristea, kontrol postuen bidez. Gure ekonomia erori egin da, baina hala ere ezin izan dugu ezer ospatu. Gazako herriaren aldeko dolua egiten ari gara”.

Bestalde, Dar al-Kalima Unibertsitateko presidente Mitri Rahebek bere kezka agertu du egoeraren aurrean, Democracy Now hedabideak elkarrizketatu duenez: "Gabonetako historia, egia esan, Palestinako historia da. Baina ez dugu entzuten komunitate kristaua gaur egun Gazan gertatzen ari den ankerkeriaren aurka gehiegi egiten”. Rahebek dio munduak genozidioa jasaten ari den palestinar herriari “bizkarra ematen” diola, eta beldurra duela adierazi du, honek Gazako presentzia kristauaren amaiera ekar dezakeelako.

Israelen eta Palestinaren arteko gatazkari dagokionez, Rahebek testu biblikoen erabilera aipatu du eta kritikatu du AEBetako talde ebanjeliko batzuek Israelgo estatuari emandako babesa. Aldi berean, Jewish Voice for Peace eta beste judu aurrerakoi batzuen papera goraipatu du, okupazioari aurka egiteagatik eta eskualdeko bi komunitateen arteko berdintasunaren eta justiziaren alde egiteagatik. 

2022ko gabonak Belenen, turistez lepo.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Israeli armak ez saltzea adostu dute hamabi estatuk Kolonbiako goi bileran

Hagako taldeak deituta 30 estatu bildu dira bi egunez Kolonbian, eta horietako hamabik sei neurri sinatu dituzte "Israelen Palestinako kolonizazio ilegala" gelditzeko. Horietako bat, Tel Avivekin duten kontratu publiko oro berrikustea, okupazioan eraginik duen ala ez... [+]


Israelekiko harremanak mantentzearen alde egin du Europar Batasunak

Israelek Gazan eta Zisjordanian egindako giza eskubideen urraketak argi uzten dituen Kanpo Ekintzarako Europako Zerbitzuaren txostena esku artean, EBko Atzerri ministroek erabaki dute Israel-EB elkartze-akordioarekin berdin-berdin segitzea. EBren "ekintza-eza" ikusita,... [+]


Israelen okupazioaren aurkako neurriak adosteko goi bilera egiten ari dira Bogotan

Hagako Taldeak deituta, Kolonbiak eta Hego afrikak antolatu dute gailurra. Herrialdeetako ordezkariez gain, Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEren errelatorea ere Bogotan da, eta Israelekin harreman oro etetea exijitu die. EBk adierazi du Netanyahuri bere aire... [+]


Genozidioaren ekonomia Palestinan: Francesca Albanesek lotsagarri utzi ditu multinazionalak

Carrefour, CAF, Crédit Agricole, BlackRock... Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEko errelatore bereziak enpresa sare handi bat egin du Israel burutzen ari den Gazako genozidioaren konplize bere azken txostenean, eta horien arduradunak ikertzeko eskatu du... [+]


Israelek maiatzetik gutxienez 800 palestinar hil ditu laguntza humanitarioa jasotzen saiatzen ziren bitartean

Gaza Humanitarian Foundationen elikagai banaketa erabiltzen ari dira palestinarrak hiltzeko. Oraingoan, ur horniketa suntsitzeaz gain, hamar pertsona, haien artean sei adin txikiko, hil ditu Israelek Nuseirat kanpamentuan, Gaza hegoaldean.


Askatasunaren Ontzidia berriz saiatuko da Gazako blokeoa apurtzen: Handala ontzia martxan da

Israelek maiatzean Conscience itsasontzia bonbardatu eta ekainean Madleen itsasontzia bahitu ostean, nazioarteko ekimena berriz saiatuko da laguntza humanitarioa Gazara sartzen. "Erronka hau Gazako umeengatik da", adierazi du Askatasunaren Ontzidiak Siziliatik (Italia)... [+]


2025-07-11 | ARGIA
NBE-ren errelatore Francesca Albanese
“AEBek ni zigortu izana haien erruduntasunaren seinale da”

AEBek Francesca Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore berezia zigortu dute genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira. Albanesek sare sozialetan azaldu duenez, “boteregabeen alde hitz egiten dutenak boteretsuek zigortzea ez da indar... [+]


Israelgo Armadarentzat altzairua ekoitzi duen Sidenor enpresako burua saritu du Jaurlaritzak

LAB sindikatuak kritikatu du Sidenor enpresako buruari Joxe Mari Korta saria ematea, enpresa hori "Israelgo Armada indartzeko altzairua saltzen" aritu baita orain gutxira arte.


NBEren errelatorea zigortu dute AEBek, Palestinako genozidioari buruzko txostena argitaratu eta egun gutxira

Ondasunak blokeatu eta trantsakzio ekonomikoak egitea debekatu dio Washingtonek Frances Albanese NBEk Palestinar Lurraldeetan duen errelatore bereziari. Nazioarteko Zigor Auzitegian "Israel eta AEBetako herritarrak ikertzeko ekimenetan zuzenean kolaboratzea" leporatu... [+]


100.000 lirateke Gazan Israelek hildakoak, Britainia Handian plazaraturiko ikerketa baten arabera

Ikerketaren arabera, gutxienez 75.200 lagun hil zituen Tsahal armada sionistak 2023ko urriaren 7az geroztik eta 2025eko urtarrilaren 5a bitartean: tokiko agintariek epe berean zenbatutako 46.000 hildakoak baino %40 gehiago. Horrez gain, une berean, 8.540 lirateke gosez, hotzez... [+]


Netanyahuk eta Trumpek berretsi dute aurrera doala Gazako bi milioi palestinarrak kanporatzeko duten plana

Azken 24 orduetan Trumpekin bigarren aldiz bildu da Netanyahu, eta Etxe Zuriko maizterraren bulegoan ordubete inguruko solasaldia izan dute. Ondoren kazetariei eginiko adierazpenetan, Israelgo lehen ministroak adierazi du Gazan duten "kanpaina militarra" ez dela... [+]


Gaza Humanitarian Foundation: palestinarrak desplazatzeko enegarren bidea

Lau astetan 550 hildako eta 4.000 kolpatu egon dira GHF fundazioaren banaketetan. Jakiaz gain, tiroak ere banatzen dabiltzalako sionistak. 170 GKEk dute egitura horren desagerpena galdatzen. Baina Israelek beregain nahi du laguntzaren saila ere –finean, gosetearena... [+]


Israelek Gazako bi milioi palestinarrak Rafahko hondakinen gainean eraikitako “hiri” batean pilatu nahi ditu

Israelgo Defentsa ministro Israel Katzek eman du asmoaren berri, eta adierazi du Gaza hegoaldean eraiki nahi duten "eremu humanitario" berri horrek hasiera batean 600.000 palestinar inguru hartuko lituzkeela; kontzentrazio esparru gisa funtzionatuko luke. Gaza... [+]


Eguneraketa berriak daude