Gabonetan oparitu ARGIAko harpidetza, oparitu kazetaritza independentea

  • Opari hau ez da izango momentuan ireki, gozatu eta egun gutxian bazter batean geratuko den horietakoa. Urte osoan gozatzeko zerbait ariko zara ematen, astero helduko baitzaio etxera aldizkari bat.


2024ko abenduaren 11n - 11:50
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Harpidetzaren bonua eta gutun-azal berezi bat bidaliko dizkizugu etxera. Mesedez, kontutan hartu postak etxeetara iristeko denbora behar izaten duela, eta beraz, ez utzi azken egunerako. Hala ere, jakin, ordainketa egitean bonua PDF formatuan ere bidaliko dizugula e-postaz, eta zeuek inprima dezakezuela.

Gutun-azal horrekin, kazetaritza independentean murgiltzeko pack osoa ariko zara oparitzen: ARGIA astekaria astero paperean, Larrun monografikoa hilero paperean eta udan Gakoak 100 orriko aldizkari berezia.

Zenbat balio du? Zuk erabakiko duzu zenbat diru jartzeko prest zauden urtebeteko harpidetzaren truke. Gure harpidetza eredua horrela da. Urtebeteko harpidetza hasiko da oparia jaso duenak bonua aktibatzen duen unean eta urtea amaitzen denean ez da automatikoki berrituko harpidetza. Alde horretatik lasai.

Azkenik, jakin, opari hau eginez ARGIAri bultzada ematen ariko zarela, euskaraz kazetaritza independentea egiten jarrai dezagun.

Ideia gustatuko zaizuelakoan.

OPARITU ARGIA


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kazetaritza
2025-10-16
Berriketa gutxi
Risottoa

2025-09-29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

2025-09-18
Publizitate instituzionalaren negozio ezkutua Espainiako Estatuan
Gardentasuna ala adiskidetasuna?

2025-08-20
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Eguneraketa berriak daude