Futbol jolasa ingelesek asmatu zuten football izenarekin. Diotenez, pilotarekin jolasa Grezia zaharrean azaldu omen zen lehenengo aldiz eta ondoren Txinan. Baina gaur ezagutzen dugun futbola XIX. mendeko bigarren zatian antolatu omen zuten bere arauekin. Lehen klubak ere garai horretan azaldu omen ziren. Jolas gehiago ere badira baloi edo pilota bat erabiltzen dutenak noski, baina ez naiz hemen hasiko denak aipatzen.
Futbolean hamaika jokalariz osatutako taldeak dira beste hamaikaren aurka jokatzen dutenak, baloi bat izanik jolaserako duten jostailu bakarra. Jokatzeko, hankak eta gorputza erabili behar dira, baina eskuekin ezin ba baloia ukitu atezaina ez bazara. Garai hauetan ez naiz hasiko futbola zer den azaltzen, ezta? Aitona despistatuenak ere badaki futbola zer den.
Nork ez du inoiz futbolean jokatu? Neuk ere 12 urtetatik 18 urte arte jokatu nuen eta amorratua nintzen gainera horretan. Ezin uka jolas honek ere badituela bere onurak kirol gisa eta garapen pertsonalerako ere bai. Behin, Xabier Azkargorta, mediku, futbol jokalari eta entrenatzaile famatuari entzun nion 22 jokalarik parte-hartze zuzena duten jolas gutxi daudela. Eta egia da hori. Nire irakaskuntzako garaietan askotan ikusi nuen neska-mutil mordoa baloi baten atzetik korrika atseden aldietan. Kirolaz aparte, jolas-talde bat osatzen dute eta euren arteko ulerpena, langintza eta kohesioa lantzen dira. Lehiakideekiko errespetua eta lehiaren kontrola ere lantzen dira, dudarik gabe.
Baina futbola beste zerbait gehiago ere bada. Dantza eskoletan bi mutil eta beste guztiak neskak, eskolaniatan bi mutil eta beste guztiak neskak, non daude ba mutilak? Astean bitan futbola entrenatzen eta larunbatetan partida jolasten. Denek futbolariak izan nahi dute. Gainera ikusi behar da gero gurasoek duten enpeinua afera horretan. Ikusi eta entzutekoa da semearen edo alabaren larunbateko futbol-partidan guraso askok duten jokaera: arbitroari irainik itsusienak, jokalariei errietarik gogorrenak –bere seme edo alabari ere berdin– eta deskuidatzen bazara, gurasoen artean ere liskarra.
Zer gertatzen da futbolarekin? Normala da ikusten eta entzuten ari garen guztia? Ze onura datorkio gizakiari horretatik guztitik? Diktadura garaietan “Futbola, herriaren opioa” esaten genuen
Baina futbola gehiago ere bada: mitoaren parte da. Berdin da Barça, Real Madril, Betis edo Athletic izan, klub horiek denak mitoak dira eta mitoak bezala jokatzen dute euren ondorioekin. Futbol-kluba ere gizakiaren asmakizun bat da, alegiazko asmakizuna, ez da objektiboa. Penizilina ere asmatutakoa da, baina objektiboa, erreala. Zientziaren bidez lortutakoa. BMW, Mercedes, Ford auto markak ere gizakiaren irudimenak sortutakoak dira eta sortzetik mitoak. Marka edo ezaugarri batzuk besterik ez dira.
Duela astebete ikusi dugu Sevillan, Kordoban eta Espainiako beste hiriburu askotan jendeak nola negar egiten zuen, euria zela eta, Aste Santuko prozesioak bertan behera gelditu zirelako. Erlijio-mitoaren ondorioak. –Bilboko Nerbioi itsasadarrean, nahiz eta eguraldi txarra izan, prozesioa egin egingo da–.
Irudimen subjektiboak direnean, esna egindako ametsak, kudeatzea zaila izaten da eta, askotan, ondorioak ere izaten ditu: frustrazioak, depresioak, etsipenak, eta abar. Askoren artean eraikitako irudimena denean, intersubjektiboa, eta gizarte multzo handi batera hedatzen denean, ondorioak handiagoak dira oraindik. Horrela sortu dira erlijioak, inperioak, nazionalismoak, arrazakeriak, diktadurak, kapitalismoa, turismoa, kontsumoa eta abar luze bat. Inork ez daki futbol-klub hauetan zenbat diru mugitzen den, diru publikoa barne. –Orain inork ez dezala pentsa futbol talde batetako jarraitzaile sutsua izateagatik hirugarren mundu gerra piztuko duenik–. Baina, hala ere, ziur nago, futbola dela eta, partiduetako joan etorriak eta horrek sortzen dituen berezko gastuek familia askotan arazoak sortzen dituztela.
Hori dena aztertzeko distantzia hartzea beharrezkoa da –besterik ez bada, igo Artxandara– eta begiratu jendetza, behatu dena orokorrean eta atera ondorioak. Zer gertatzen da futbolarekin? Normala da ikusten eta entzuten ari garen guztia? Ze onura datorkio gizakiari horretatik guztitik? Diktadura garaietan “Futbola, herriaren opioa” esaten genuen; herria politikarako eta gizarte arazoetarako lokartu egiten zuela, alegia. Eta, gaur?
Niri futbolean jokatzea gustatzen zitzaidan eta oraindik ere baloi batek erakarri egiten nau, iman batek bezalaxe, baina, egia esan, futbol mundua ez zait batere gustatzen.
Iñaki Lasa Nuin
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Barau kolektiboak beti erdaraz izaten ziren, baraualdi bat euskara hutsean antolatzen hasi ginen arte. Irakurketa dramatizatuak taldean, abestu, dantzatu, arnasketa kontzientea, masaje trukaketa, Bergarako igerilekura jaistea, kanten liburuxka... eta pilota partiduak.
Aurten,... [+]
Zenbat min jasan dezake bihotz batek?
Zenbat aztarna sentitu dezake azkenengo bihotz-taupadara arte?
Jaiotzen garenetik, min desberdinak sentitzen ditugu. Desilusioak eta arazoak, gero eta helduago garenean, orduan eta jasanezinagoak bihurtzen dira.
Jolasa bukatzea... [+]