Fukushimako lurrikara, tsunamia eta istripu atomikoa gogoratu dituzte zazpigarren urtez

  • Londrestik Tokyora, Paris eta Madrilen barrena, ugariak izan dira 2011ko martxoaren 11 ilun hartan Japonia azpikoz gain jarri zuten hondamendien oroitzapenezko ekintzak. Urtetik urtera oihartzun gutxiago dutenak, hori ere egia. Hondamendiaren orbanak erraz ahazten baitituzte mundutarrek... beren larruan betikoz sufritzera kondenatutakoek ez bada.


2018ko martxoaren 12an - 10:42
Fukushimako istripuaren oroimenez militante antinuklearrak igandean Tokyoko kaleetan manifestatzen. (Argazkia: Echo.net)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Japoniako milaka familiak nork bere intimitatean oroitu zituen duela zazpi urte galdutako senideak: 18.000tik gora izan ziren 2011ko martxoaren 11ko lurrikarak eta batik bat haren ondorengo tsunamiak hil zituenak. Herrialde osoan zehar ugariak izan dira isilunezko momentuz eta hilerrietan bezala mendi, soro eta hondartzetan galdutako senide eta lagunei egindako ofrendaz osatutako ekitaldiak, pribatuak eta publikoak.

Tsunamia eta lurrikara hondamendi  naturalak izan ziren bezala, Fukushimako zentralaren istripu eta leherketa gizakiak eragin zituela eta energia nuklearra erabiltzen den edozein gunetan errepikatu daitekeela oroitarazi zuten beste ospakizun ugaritan munduan zehar. Aurreko urteetan baino indar gutxiagorekin izan arren, ekitaldiak izan dira Tokyon, Parisen, Londresen, Madrilen... eta mundu osoan.

Igandeko elkarretaratzea Parisen. (Argazkia: Stephane de Sakutin)

Urteak badoaz, Fukushimako zentral inguruetatik ebakuatutako milaka herritarretatik 70.000tik gora oraindik bizi dira kutsadura handiegiagatik kanporatuta. Beste asko derrigortu dituzte kutsatutako eremuetara itzultzera, Japoniako Gobernuak pertsonak urtean nozitu dezakeen erradiazio kopuru maximoa igo egin zituelako. Eta hala eta guztiz ere, geratzen dira eremuak non ez dagoen bizitzeko eskubiderik ezta kutsatzeko arriskuz ere. Horietako batera herritarrek egindako txango bat ikus daiteke martxoaren 11rako zabaldu den bideo honetan:


Istripu nuklearrak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.