Zaporizhiako zentral nuklearra ez dute ikuskatu oraindik

  • Zentral nuklearraren inguruko bonbardaketen erantzulea Ukraina izan dela dio Errusiak, eta Ukrainak Errusia izan dela, berriz. Egoera oraindik arriskutsua dela ohartarazi du Boris Zhuikov erradiokimikan adituak.


2022ko abuztuaren 17an - 12:28
Zaporizhiako zentral nuklearra. Argazkia: Wikimedia Commons,
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Boris Zhuikov erradiokimikan aditua da eta Zaporizhiako zentral nuklearraren egoeraren inguruan mintzatu da France 24 hedabidean. Adierazi duenez, istripu bat gerta liteke, Txerrnobylekoa baino Fukushimakoaren antzekoagoa izan daitekeena.

Volodymyr Zelenskik beste herrialdeen "laguntza falta" salatu du, bere aldetik. Zentral nuklearra babestu behar dela esan du Ukrainako presidenteak –mundu mailan dagoen hirugarren handiena eta Europako handiena da Zaporizhiakoa– eta gaineratu du, hala egin ezean "xantaia nuklearrari" men egiten ari zaiola naziorteko komunitatea.

Nazio Batuen Erakundeak azaldu duenez inspekzioa egin nahian dabil, zentral nuklearraren egoera nolakoa den jakiteko. Baina bertaratzeko bai Errusia eta bai Ukrainaren baimena behar du.

Zentral nuklearraren inguruan hainbat egun dabiltza lehergailuak jaurtitzen bi aldeak, ARGIAn ere horren berri eman genuen aurreko astean, hamairu lagun hil zituztelako handik gertu jaurtitako bonbardaketek.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#3
Iker Ruiz de Infante  |  Joseba Zuzaeta  |  Araba Bizirik plataforma  |  Lurraren Defentsan Euskal Herria Bizirik
#5
Patxi Saez Beloki
Azoka
Ukrainako gerra kanalean gehiago
2025eko azaroaren 12
Higadura

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.