Fukushimako arrisku maila “larria” izatera igaro da ur isuriaren ondorioz

  • Fukushiman ur erradioaktiboa biltzeko tanke batean 300 tonako isuri oso kutsagarria aurkitu dute eta TEPCO konpainiak 1 mailatik 3ra igo du zentral nuklearreko alerta egoera, hau da, “gertakari larria” gisan deskribatu litekeena. Istripua gertatu zenetik egoera okerrenean da beraz.


2013ko abuztuaren 21ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2011ko martxoko istripuaren ondoren itsasoko ur gazia erabili zuten erreaktoreak hozteko eta milaka tona ur kutsatu isuri ziren Ozeano Barera. Ondoren ur geza erabiltzen hasi ziren eta ur hori zentral inguruetan paratutako ehunka tankeetan gordetzen dute. TEPCOko zuzendari nagusi Masayuki Onok atzo prentsaurrean azaldu zuenez isuritako urak orduko 100 milisieverteko kutsadura du, zentral nuklearreko langile batek urte osoan jaso dezakeena halako bost.

Dena den, elkarte eta norbanako ugarik salatu dute Fukushimako zentralaren ur isuria askoz handiagoa dela, itsasoan egindako neurketetan erradiazio aztarnak aurkitu baitituzte. Abuztuaren 7an TEPCOk onartu zuen zentraleko sotoetatik egunero 300 tona ur kutsatu isurtzen direla oraindik itsasora. Konpainiak Fukushimako egoera kontrolpetik at duela-eta, Japoniako Gobernua zentralean zuzenean esku hartzeko aukera aztertzen ari da.


Fukushimako istripua kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.