Frantziako Legebiltzarrak manifestatzea mugatzen duen legea bozkatu du

  • Jaka Horien mugimenduarekiko neurriak hartu ditu Frantziako Gobernuak. Diputatuek legea bozkatu zuten Frantziako Legebiltzarrean eta Christophe Castaner barne ministroak aditzera eman.  


2019ko otsailaren 01an - 11:15

Frantziako Legebiltzarrean neurri andana hartu dira aste honetan: manifestatzeko debekua, miaketa prebentiboak, bisaiak estaltzeak kartzela zigorrak ekarriko dizkie manifestariei…

Prefetek manifestatzea debeka dezakete. Legea, funtsean, manifestari apurtzaileen aurkako neurriak hartzeko bozkatu zela aditzera eman zuen Christophe Castaner barne ministroak, eta orain Senatuak berretsi beharko du. Legea prebentzio modura hartu behar dela esan du Gobernuak.

Legeak zortzi artikulu ditu, baina dagoeneko oposizioaren 263 emendakina eragin ditu. Halaber, giza eskubideen aldeko elkarteek gaizki hartu dute, eta oposizioko ezkerreko alderdiek (Frantzia intsumisoa; PCF eta PS) pertsonen askatasuna mugatzen duela eman dute aditzera.

Les Républicains alderdiko Bruno Retailleau senatariak ontzat eman du legea, Christophe Castaner barne ministroak berriz, “basatiak” bezala izendatu eta kritika gogorrak egin ditu Legebiltzarrean: “Frantziako milioi eta milioi herritarrak defendatzea aukeratu dugu, milako basati batzuren aurka”.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Jaka Horien mugimendua
Aldo Rubert. Hitzak eta ekintzak
"Klase popularrak ez daude desmobilizaziora kondenatuta"

Frantziako Jaka Horien mugimenduari buruzko tesia egiten ari da Aldo Rubert soziologoa: klase popularren politizazio heterogeneoa ulertzea interesatzen zaio, herritarrek politikarekiko daukaten harremana ezin baita murriztu hauteskunde-garaian gertatzen den –edo gertatzen... [+]


2021-11-17 | ARGIA
Jaka horien ekintza batek auto pilaketak eragin ditu AP-8 errepidean

Hiru urte dira jaka horiek lehen protestak egin zituztela. Urtemugarekin loturan ekintza egin du hogei pertsona inguruko taldeak Biriatuko pasabidean, auto ilarak sortuz.


Éric Vuillard
"Beti hartu behar da serio bere ideiengatik hiltzen den norbait"

Herria eliteen aurka. Edo beharbada errealitate konplexuagoa, historiaren barrunbeetan sartzen zarenean. Horrela islatzen dute Éric Vuillarden liburuek. 2017an Frantziako letren saririk handiena, Goncourt saria jaso zuen L’Ordre du jour liburuarengatik.


2020-06-16 | Mikel Eizagirre
Parisko poliziaburuaren aurkako barne-kritikak zabaldu dira

CRS eta jendarmeen barne-oharretan kritikatua izan da Didier Lallement buruzagiaren gestioa. Bere praktikak “legalki zalantzagarriak eta politikoki kaltegarriak” direla diote.


Eguneraketa berriak daude