Jaka Horien mugimenduarekiko neurriak hartu ditu Frantziako Gobernuak. Diputatuek legea bozkatu zuten Frantziako Legebiltzarrean eta Christophe Castaner barne ministroak aditzera eman.
Frantziako Legebiltzarrean neurri andana hartu dira aste honetan: manifestatzeko debekua, miaketa prebentiboak, bisaiak estaltzeak kartzela zigorrak ekarriko dizkie manifestariei…
Prefetek manifestatzea debeka dezakete. Legea, funtsean, manifestari apurtzaileen aurkako neurriak hartzeko bozkatu zela aditzera eman zuen Christophe Castaner barne ministroak, eta orain Senatuak berretsi beharko du. Legea prebentzio modura hartu behar dela esan du Gobernuak.
Legeak zortzi artikulu ditu, baina dagoeneko oposizioaren 263 emendakina eragin ditu. Halaber, giza eskubideen aldeko elkarteek gaizki hartu dute, eta oposizioko ezkerreko alderdiek (Frantzia intsumisoa; PCF eta PS) pertsonen askatasuna mugatzen duela eman dute aditzera.
Les Républicains alderdiko Bruno Retailleau senatariak ontzat eman du legea, Christophe Castaner barne ministroak berriz, “basatiak” bezala izendatu eta kritika gogorrak egin ditu Legebiltzarrean: “Frantziako milioi eta milioi herritarrak defendatzea aukeratu dugu, milako basati batzuren aurka”.