Macron eta Philippe lehen lerrora itzuli dira

  • Abian da urte politikoa Hexagonoan, la rentrée gauzatu da Frantzian. Macron presidenteak eta Philippe lehen ministroak prentsako lehen lerroak hartu dituzte berriz ere. Lan Kodearen erreforma aurkeztu dute, dekretuz, ordenantzen bidez. Hedabideak eta legea dira beren euskarri nagusiak.      


2017ko irailaren 01an - 09:55
CGTko buru Philippe Martinezen iritziz, “Gobernuak eragile sozialei aurkeztu dizkien neurri berriek lan kontratuaren amaiera ekarriko dute”.

Edouard Philippe lehen ministroak eta Muriel Penicaud Lan ministroak Lan Kodearen moldaketa azaldu zuten atzo hedabideen aurrean. Langabezia borrokatzeko lege berria omen da. Frantziako enpresarien MEDEF patronalaren Pierre Gattaz presidenteak bat egin du Lan Kodearen aldaketa gehienekin. Kontuan hartu behar da, erreforma ez dela Asanblea Nazionaletik pasako, Edouard Philippe buru duen Gobernuak Legeak baimentzen duen ordenantza proiektuaren bidez jarri du indarrean.

Neurri berriak ez dira guztiz ezagutzen, irailaren amaierarako zehazten joanen dira, Gobernuak patronalarekin eta sindikatuekin bilerak egin ahala. FO eta CFDT sindikatuek ez dute begi onez ikusi erreforma, baina, antza, ez dute karriketara manifestatzera deituko. Sindikatu nagusien artean, CGT da guztiz kontra agertu dena. CGTko buru Philippe Martinezen iritziz, “Gobernuak eragile sozialei aurkeztu dizkien neurri berriek lan kontratuaren amaiera ekarriko dute”.

Macronen Gobernuak iraultza iragarri zuen Lan Kodearen inguruan hauteskunde kanpainan. Philippe Martinez-en arabera  dekretu hau PSko El Khomri ministro ohiaren legearen jarraipena da. Txarrena ordea, Martinezek dioenez, ekimen kolektiboen –sindikatuen– artean eragiten duten haustura da. Sindikatu nagusien artean, CGTk soilik deitu du manifestatzera, irailaren 12an hain juxtu ere.

Lan Kodea hil honen 22an pasako da Ministroen Kontseiluaren aitzinean, eta irailaren amaieran izanen da indarrean. Kodea malgutzeko erreformaren neurriak dekretuz araututa iritsi dira, Frantziako Legebiltzarrak hori egin ahal izateko baimena eman baitio Gobernuari, horretarako ordenantzen bitartekoa erabiliz.

Hona iragarritako aldaketaren eraginak:

Bidegabeko kaleratzeen kalte-ordainak

Orain arte lan auzitegiak ezartzen zuen langileak jaso beharreko kalte-ordainaren zenbatekoa. Orain, lan magistraturek ezarriko dute.

Itunak enpresetara

Macronek enpresa mailako negoziazio kolektiboa enpresetan gauzatzea lortu du sindikatu nagusi guztien oniritziz –CGTrekin salbu–. Erreformaren ondorioz, akordio sektorialak enpresatan negoziatu ahal izango dira.

Sindikatuen ordezkaririk gabeko akordioak

50 langile baino gutxiagoko enpresetan langileen ordezkariek ez dute zertan sindikatuen babespean jardun behar.

Multinazionalen lantegien itxierak

Orain arte, multinazionalek lantegi bat ixteko arrazoi nagusia arazo ekonomikoa bazuten, munduan zituzten enpresen egoera hartzen zuten kontuan. Orain, konpainiak Frantziako eremura mugatuko dute haien argudioa.

CGTk Frantzia osoan iragarritako mobilizazioak "Fronte soziala” izenez antolatzean ari dira Euskal Herrian: “Front Social Pays Basque". LAB sindikatuaz gain, NPA, Frantzia Intsumisoa, PCF, EH Bai, EELV et Ensemble alderdiek irailaren 12an bat eginen dute Baionako karriketan.

Emnanuel Macronek Le Point aldizkaria hautatu du politikaren lehen lerrora itzultzeko. Bere hitzetan, Lan Kodearen neurri berrien eragina bi urte barne nabarituko da. Errepublikako presidentea komunikazio esparruan bermatzen ari da "politika berria". Alabaina, ekainean herritarren %54k sostengatzen zuen, abuztuan berriz, %40k. Bi hilabetetan 14 puntu galdu ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako Gobernua
Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


Urtebeteko eta bi urteko espetxe zigorrak eskatu ditu prokuradoreak Molle eta Etcheverry bakegileentzat

Espetxe zigor arinak eskatu ditu Frantziako fiskaltzak Parisen epaitzen ari diren Jean Noel Txetx Etcheverry eta Beatrice Mollerentzat, ETAren helburuen arabera jardutea egotzita. Hala, zigor horiekin bakegileek ez lukete espetxera joan beharko. Maiatzaren 16an emango dute... [+]


Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan "kooperatu" zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


Elkarretaratzera eginen dute Baionan, Frantziako Ekonomia eta Etxebizitza ministroen bisitaren kari

Guillaume Kasbarian Etxebizitza ministroa eta Bruno Le Maire Ekonomia eta Finantza ministroa Baionan egonen dira ostiral honetan. Etxebizitza eskubidearen aldeko elkarretaratzera deitu du Herrian Bizi plataformak.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Eguneraketa berriak daude