ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Frantziako hamabi diputatu, sei senatari eta hiru ministro, TotalEnergies multinazionalaren akziodun

  • Klima larrialdiari eta etekin ekonomiko handien gaineko zergei lotutako erabakiak hartzen dituzten 21 politikari frantziarrek akzioak dituzte TotalEnergies petrolio eta gas multinazionalean, eta horrek eztabaida etiko eta politikoak planteatzen ditu, Mediapart-ek azaleratu duenez.

Ukrainako gerra hasi zenetik, TotalEnergies-en akzioen prezioa %30 inguru handitu da.
ARGIA
@argia

2023ko martxoaren 15a - 07:40

Etekin ekonomiko handiak dituzten enpresen gaineko zergari buruz eztabaidatu zuten otsailean Asanblea Nazionalean, eta orduan harrotu zuten erbia: zenbat diputatuk dituzte akzioak TotalEnergies boteretsuan? Zenbatek dituzte, beraz, beren bozkari eragin diezaioketen interes pertsonalak? Mediapartek eman dio erantzuna galderari, politikarien gardentasun dokumentuak aztertuz: hamabi diputatuk, sei senatarik eta hiru ministrok parte-hartzea dute petrolio eta gas multinazional taldean.

Herriak hautaturiko funtzionarioek multinazional taldean inbertitzea legala da, baina eztabaidagarria izan daiteke, enpresa energetiko handiak ari direnean bizi dugun inflaziotik etekina ateratzen. Hala dio Mediapartek, eta nabarmentzen du ikuspegi deontologikotik eta politikotik galderak planteatzen dituela, klima aldaketa larriagotzen ari den garaiotan, erregaien prezioa igotzen eta TotalEnergies moduko taldeak etekin ekonomiko handiak ateratzen ari direnean, jakinik akziodunak eurak direla etekin horiek jasotzen dituztenetako batzuk. “TotalEnergies-ek berotegi efektua eragiten duten gasak isurtzen ditu Frantziako herritar guztiek bezainbeste, eta ez du Frantzian sozietateen gaineko zergarik ordaindu 2019 eta 2020 urteetan. Ukrainako gerra hasi zenetik, bere akzioen prezioa %30 inguru handitu da, eta horri esker 2022an 19.100 milioi euroko etekin netoa lortuko du, errekorra”, dio hedabideak.

Aipaturiko hogeita bat agintariek politikoki defendatu eta bozkatu dutenaren inguruan ikerketa egin du Mediapartek: tartean dira Gas Natural Likidotua inportatzeko azpiegituraren alde eta etekin handiei zerga ezartzearen kontra bozkatu duen senataria eta aerosorgailuak murriztearen alde egin duen diputatua. Pap Ndiaye Hezkuntza ministroak, adibidez, 6.000 euro baino gehiago ditu akziotan, eta TotalEnergiesek gutxienez 1,4 milioi euro bideratzen ditu urtero lehen eta bigarren hezkuntzara, kritika ugariren artean.

Zeintzuk dira?

Hogeita bat agintari horien artean gehiengoa presidentetza duen alderdikoak dira, Macronen alderdikoak. Hau da zerrenda guztia: diputatuen artean, Jean-Luc Warsmann (independentea), Jean-Pierre Pont (Macronen alderdikoa), Sabine Thillaye (zentrokoa), Jean-Marie Fievet (Macronenena), Laurence Cristol (Macronena), Marc Le Fur (Errepublikarrak eskuindarra), Graziella Melchior (Macronena), Frédéric Petit (zentrokoa), Nicolas Ray (Errepublikarrak) eta Nicolas Turquois (zentrokoa); Asanblea Nazionaleko presidente Yaël Braun-Pivet (Macronena); senatarien artean, Jean-Louis Masson (Le Penen eskuin muturra), Philippe Dominati (Errepublikarrak), Agnès Canayer (Errepublikarrak), Catherine Dumas (Errepublikarrak), Lucien Stanzione (Alderdi Sozialista), Gilbert-Luc Devinaz (alderdi sozialista) eta Marie Mercier (Errepublikarrak), eta ministroen artean, Amélie Oudéa-Castéra (Kirola), Pap Ndiaye (Hezkuntza) eta Agnès Firmin Le Bodo (Osasuna).


Energiaren sektorea kanaletik interesatuko zaizu...
2023-03-21 | ARGIA
"Etorkizun bizigarria" lor dezakegula diote klima larrialdian adituek, baina neurri zorrotzagoak eta berehalakoak hartuz gero

Klima larrialdiak dagoeneko saihestu ezin daitezkeen ondorioak ekarriko dituen arren, berehala neurri eraginkorragoak hartuz gero bada esperantzarik, planeta 1,5 gradu zentigradu baino gehiago ez berotzeko eta “denontzako etorkizun bizigarria ziurtatzeko”. Hala dio... [+]


2023-03-20 | ARGIA
Energia burujabetzan aurrerapausoak emateko gida plazaratu du Udalbiltzak

Udalbiltzaren Energia herritarren eskuetan gidak udalek energiaren alorrean dituzten ahalmenak aztertu ditu, baita energia komunitateak zer diren eta nola garatzen diren azaldu ere, "herritarren parte-hartzeak eta ahalduntzeak duen garrantzia azpimarratuz". Goiener,... [+]


Gasaren "lobby"ak eurodiputatuak presionatu ditu gas galdaren laguntza publikoen harira

Erregistratu gabeko bileretan zenbait diputatu presionatzen saiatu dira, industriaren interesak defenda zitzaten Europako Parlamentuan. Industriaren intereseko neurri batzuk onartu dituzte aste honetan. Esaterako, 2024tik aurrera ez dituzte gas natural hutsezko galdarak... [+]


Petrolio enpresek 700 milioi euro baino gehiago poltsikoratu dituzte, Espainiako Gobernuaren hobaria baliatuz

Petrolio enpresek erregaiarekiko deskontua baliatu zuten prezioak igotzeko, azterketa batek erakutsi duenez. Litroko 20 zentimoko beherapenetik, kontsumitzaileak 14ren onuradun izan ziren eta 4,7 enpresen esku geratu zen. 1,3 diru-kutxa publikoetara joan zen.


2023-01-27 | ARGIA
Pasaiako Termikaren azpiegitura elektrikoa eraisten hasi dira, funtzionatzeari utzi eta hamar urtera

Hasi dira Pasai Donibanen zegoen Termikako azpiegitura elektrikoa desmuntatzeko lanak. Termikak 2012an funtzionatzeari utzi zion arren, argindarra sortzeko erabiltzen zuen azpiegitura ez da kendu gaurdaino: dorreak eta horietatik doazen goi tentsioko kableak dira desmuntatzen... [+]


Eguneraketa berriak daude