Emakumeak borrokan

Frantziako Gobernuak neurriak gogortu ditu Jaka Horien manifestazioei aitzi egiteko

  • 20. mobilizazio ekitaldia iragarri dute Jaka Horiek. Bihar, martxoaren 23an, manifestazioen inflexio puntua izanen delakoan daude herritar eta politikari asko. Frantziako Gobernuak baimenik gabeko manifestazioak eta "istilu sortzaileak" zigortzeko neurri bereziak hartu ditu.

Mikel Asurmendi @masurmendi
2019ko martxoaren 22a

Iragan larunbatean Parisko Eliseoetako hainbat eraikin sutan jarri zuten –saltokiak eta bankuak, besteak beste– Jaka Horiek deitutako mobilizazioetan. Frantziako lehen ministro Edouard Philippek adierazi duenez, Gobernuak jakinarazi gabeko manifestazioetan parte hartzen duten pertsonak gogor zigortuko ditu.

Jaka Horiek aldiz, Errepublikaren markoan legez manifestatzen den mugimendu gisa aldarrikatzen dute euren burua. Alabaina, jaka horiek beraiek istilu-sortzaileen aurkako neurriak hartzera “gonbidatu” ditu Frantziako Gobernuak, hala nola, Asanblada Nazionaleko oposizioan ari diren alderdi politikoetako diputatuek nahiz senatariek.

Edouard Philippe halaxe mintzatu da azken istilu gogorren ostean: “Erreboltarien metodoak aldatu dira, beraz, agintariok ere haien aurkako erantzuna aldatu beharrean gaude”.

Astean barrena zenbait neurri iragarri du gobernuak. Futboleko ultren aurka erabili ohi dituen metodoak erabiliko ditu larunbat honetan Parisen. Istilu-sortzaileak identifikatu eta berauek klasifikatzeko “sistema” bat eratu du.

Gisa horretara, fitxatutakoak manifestazioetan sartzea debekatu ahal izanen dute: “Istiluak eragiten dituztenek ordaindu behar dituzte kalteak. Bortxa praktikatzen dutenek eragin kalte materialen erantzukizun zibila hartu behar duten beren gain, ez herritar zergadunek”.

"Biharko manifestazioek iragan eta gero baten arteko inflexio unea marka dezakete. Gobernuak manifestari gogorrenek jomuga dituzten eraikinak bereziki zaintzea nahi du"

Jaka Horien manifestazioak ez dira hiriburura mugatzen, baina Parisko istiluek bereganatu dute mundu osoko hedabideen arreta. Larunbat honetarako, dei ugari egin da sare sozialetan, hirietako deigarriena 16. arrondizamenduan kontzentratzekoa, Trocaderon.

Modu horretara, Jaka Horietako askok berezi nahi dituzte euren manifestazioak eta eraso bortitzak eragin ohi dituzten haiengandik, eta hala Jaka Horien aldarrikapenak aurrera eramateko hasierako jokamoldeak mantendu.

Paris ez da deitzaile hauen hiri bakarra. Montpellier, Strasbourg, Lyon edota La Rochellera joateko 3.000 pertsonen deiak jaso dira Facebook-en.  

Jaka Horien protestak hasi zirenez geroztik 1.000 pertsona zigortu eta 5.600 atxilotuta izan dira: “Manifestazio eskubidearen alde gaude, baina ezin dugu onartu protestak baliatzea gauzak apurtzeko, erretzeko... erakundeei desafioa egiteko”, nabarmendu du lehen ministroak.

Itxura batez, biharko manifestazioek iragan eta gero baten arteko inflexio unea marka dezakete. Gobernuak "manifestari gogorrenek" jomuga dituzten eraikinak bereziki zaintzea nahi du. Sentinelle deitu operazioa jarri du indarrean. Armadako soldaduek hartuko dute beren gain manifestarien erasoak ekiditea. Operazioa “ordenua ezartzeko 19. ekitaldia” izenpean aurkeztua izan da.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Jaka Horien mugimendua  |  Paris

Jaka Horien mugimendua kanaletik interesatuko zaizu...
2019-04-26 | Mikel Asurmendi
Errepublikari mintzo zaio Emmanuel Macron presidentea Jaka Horiekiko auzia saihestuz

Eztabaida Nazional Handiaren berri eman bezperan, Notre Dame katedrala sutu zen. Jaka Horien oldeari aitzi egiteko Errepublikako presidente Macronen asmoak ezagutu gabe geratu ginen. Ostegunean agertu zen Frantziako nazioaren aurrean, baita bere gobernuaren neurri politiko berriak aditzera eman ere.


2019-04-25 | Joseba Alvarez
M1: Matxinada horia

Azken sei hilabeteotan arreta bereziarekin jarraitu ditut Jaka Horiek Estatu frantsesean sortu duten zurrunbilo politikoa eta eragin duten egoera berria. Haien inguruan idatzitakoak ere irakurtzen saiatu naiz, batez ere, sare sozialetan. Izan ere, Estatu frantseseko ikus-entzunezko zein idatzizko prentsa nagusiaren jokabidea tamalgarria izan da. Euskal Herrian ETAren unerik gogorrenetan euskaldunekin jokatu zuten modu berean jokatu dute hedabide frantses nagusiek Jaka Horien errealitatearen... [+]


2019-04-07 | Bea Salaberri
IRITZIA
Laru beilegi hori

Txaleko Horien mugimendua, altxatu bezain laster, itzaltzera kondenatzen zen. Hor dirau. Bazirudien ez zuela deus lortuko. Zerga soil baten kontra altxatzen zelako, agian? Ala ez zuelako sarien eta aberastasunen birbanaketa seriosa planteatzen? Orain jada diskurtsoa jantziagoa da, anitzagoa, beste aldarri batzuei batua. Hala ere gutxiesten da, beste hainbat mugimendu alternatiboren gisan. Alta, usteak uste, iraultza anitzen abia molde bera dauka.

1979ko iraultza monarkiaren politika fiskal... [+]


"Poliziak uste zuen Parisko Jaka Horiek Korrikako furgoneta irauliko zutela"

Txaleko horietatik moreak eramatera igaro zen Paris iragan astean. Lorea Ibañez egon zen, besteak beste, Pariseko Korrikan. Zer gertatu zen jakin nahi?


2019-03-31 | Juan Mari Arregi
Macronen bolborategia

Jaka Horien mobilizazio soziala Frantziako Estatu osoan zabaldu da, baita Ipar Euskal Herrian ere, eta Macronek gidaturiko gobernuaren politika hankaz gora ari da jartzen. Baina orain, arriskua dago herri sektore horiek mahairatu duten sakoneko problemari soilik errepresioz erantzuteko.


2019-03-20 | ARGIA
Jaka horiei Eliseo Zelaietan manifestatzea debekatu nahi die Frantziako Gobernuak

Parisko beste gune ezagun batzuetan manifestatzea ere debekatuko du, poliziak istiluak sor daitezkeen susmorik edukiko balu.


2019-03-17 | Itxaro Borda
Yellow days

Otsailaren 2an, larunbat arratsaldean, berrehun bat jende, horiz jantziak, ikusi  nituen Pannecau zubian bilduak, heldu den agorrileko iragarria den G7 gailurra aipatzen zuen euskal iraultzaile profesional baten hitzak kartsuki entzuten. Txirrita-k maiteko zuen: frantses euskaldun banderekiko hagak airean zebiltzan, nahiko giro lasaian hemen, gainerako eskualdeei konparatuz.

Badu lau hilabete orain mugaz honaindiko aktualitateak hori kolorea duela eta jazarraldi nahikundeak plazaratzen... [+]


2019-02-20 | Mikel Asurmendi
Palestinako auziak eta antisemitismo salaketek Jaka Horien mugimendua zipriztindu dute

20.000 pertsona manifestatu ziren asteartean "gorrotoaren aurka" Parisen, XIII. arrondizamenduan, iragan larunbatean Jaka Horiek deitu asteroko manifestazioan Alain Finkielkraut filosofoak jaso zituen irain antisemitak salatzeko.


2019-02-15 | Mikel Asurmendi
Espainiako hauteskundeen aurrerapena
Frantziako hedabideetan ia oharkabean pasa da iragarpena

Pedro Sanchezek goizeko 10:00etan iragarri du Espainiako hauteskunde orokorrak apirilaren 28an izanen direla. Frantziako hedabideetan, telebista kateetan –Fr2, LCI, France24 News–, 13.00etan, Espainiako aktualitate politikoa aztoratu duen berria oharkabean "pasa da" Frantzian.


2019-02-12 | Jakes Bortayrou
Nahaste borraste

Apartekoa da bizi dugun garai politikoa. Apartekoa ere militante abertzale eta ezkertiar frango inarrosten dituen sentimenduen zirimola. Hara palto horien mugimenduaren azterketa bat, honen alde baikor eta ezkorren bilduma egiten duena.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude