Frantziak 17 erreaktore nuklear itxi nahi ditu 2025 baino lehen

  • Nicolas Hulot Frantziako Ekologia ministroak iragarri du hamazazpi erreaktore nuklear itxiko dituztela 2025 baino lehen. Aurkeztu duen bost urterako klima planaren barruan aurreikusten da neurria.


2017ko uztailaren 11n - 11:17

Pasa den ekainean, G7aren bileraren ostean, agertu zuen Hulotek jatorri nuklearreko energiaren kontsumoa %75etik %50era jaisteko borondatea. Ostegunean aurkeztu zuen plan zehatza eta bost puntuetako bat da erreaktore nuklearrei dagokiona.

Kontsumo maila jaitsi eta produkzioa dibertsifikatzeko helburuaren barruan hamazazpi erreaktore ixtea aurreikusi dute, baina kasuz kasu aztertu beharko da ea bideragarria den.

Erregai fosilen bitartez elektrizitatea ekoizteari utzi nahi diote halaber, eta horretarako 2030erako berriztagarriak %32 hazteko asmoa iragarri dute.

Planaren barruan bestelako hainbat neurri aurkeztu dituzte, adibidez, 2040 urterako gasolina edo dieselarekin funtzionatzen duten autoak saltzea debekatzea.

Frantziako Estatua da munduan erreaktore nuklear gehien dituen herrialdea, AEBen ondotik; 58 dira hain zuzen, egun zabalik daudenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia nuklearra
Energia nuklearraren ekoizpena maximo historikoan: seguru al gaude?

Nazioarteko Energia Agentziaren esanetan 2025ean inoiz baino energia nuklear gehiago produzituko da munduan. Nuklearren bultzada berri baten aurrean gaude, baina erreaktore eta zentraletan izaten diren “gertakariak” ikustea besterik ez dago hartzen ari garen... [+]


Nuklearra energia garbitzat hartzea eskatu du Europako Legebiltzarrak

Legebiltzarrak astearte honetan, hilak 21, onartu du erabakia gehiengo handiz: 456 boto alde eta 153 kontra. Horren bidez, eskatu dio Europar Batzordeari prestatzen ari den Isuririk Gabeko Industriaren Europako Legean onar dezala energia nuklearra zero isuri duten energien... [+]


Fukushimako urak isurtzeak ez duela arrisku esanguratsurik adierazi dute aditu batzuek

Erradiazio eta segurtasun nuklearreko adituek adierazi dutenez, Fukushima Daiichiko instalazio nuklearretik isurtzen ari diren ur erradioaktiboa ez da mehatxu esanguratsua, ez itsasoko bizidunentzat, ezta pertsonentzat ere. Hala adierazi dute Science aldizkarian argitaratutako... [+]


Microsoftek energia nuklearra erabili nahi du adimen artifiziala elikatzeko

Hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da. Zehatzago esanda, beste norbaiten ordenagailuz betetako pabiloi erraldoiak dira hodeia, eta energia kopuru izugarriak behar dituzte. Microsoftek erreaktore nuklear txikien aldeko apustua egin nahi du energia behar horiek... [+]


Eguneraketa berriak daude