Ikur frankistak Barrenetxearen torturengatik epaitzen ari diren guardia zibiletako baten Facebooken

  • Sandra Barrenetxea torturatzea eta sexu erasoak egitea egotzita epaitzen ari diren lau guardia zibiletako batek frankismoa goratzen duen gune bateko argazkiak sareratu zituen, La Hainek aurkitu duenez. Salaketaren ostean, kontua itxi du.


2017ko martxoaren 16an - 16:10

Argazkian ikusten da Carlos Arranz Marina guardia zibilak dioen "nahita nahiezko geralekua", argazkiko lekuagatik. Jatetxean Espainiako ikur frankista eta Francoren argazkia ikus daitezke paretan. "Nolakoa zaren... beti politikoki hain neutral", esaten dio lagun batek. Bere erantzuna: "Klasiko bat bainaiz".

Sandra Barrenetxearen atxiloketan parte hartu zuen Jose Carlos Arranz Marina guardia zibilak, eta Madrileraino bere ondoan eserita joan zen autoan.  Barrenetxeak salatu du autoan hasi zirela erasoak eta galtzak apurtzeaz aparte, kuleroak jaitsi zizkiotela.

Akusazio partikularrak hemeretzina urteko espetxe zigorrak eskatu ditu akusatuentzako: hamar sexu erasoengatik, sei torturengatik eta hiru lesioengatik. Fiskaltzak eta defentsak, berriz, absoluzioa eskatu dute. Sandra Barrenetxeak asteazkenean eman du testigantza eta hiru aurrez aurre ezagutu ditu, ondorengo bideoan entzun daitekeenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Joxe Arregi oroitu dute heriotzaren 43. urteurrenean, Zizurkilen

Torturapean hil zuten zizurkildarra gogoratzeko ekitaldia egin dute igandean. Tortura aitortu eta erreparatzeko bitarteko gehiago eskatu dituzte.


Euskal Herriko torturatu guztiak saretzeko ekimena aurkeztu dute Torturaren Aurkako Egunean

Euskal Herriko Torturatuak Saretzeko Talde Sustatzaileak aurkezpen agerraldia egin du Bilbon. Torturatu guztiak batuko dituen sare bat osatzeko lan egingo dute, eta topaketa bat iragarri dute urtebete barrurako. Torturaren aitortzan torturatuak agente aktibo izate aldarrikatu... [+]


2024-02-11 | Nekane Txapartegi
Ubelduak moretuz, tortura itzaletik argitara

1999ko martxoan Aiztondo bailaran jazotako gertaera latzak ez ziren eraso isolatuak izan, Espainiako Estatuak Euskal Herriaren aurka emandako beste urrats errepresiboaren zati baizik. “Todo es ETA” (Dena da ETA) doktrinaren menpean, atxilotu eta inkomunikaziopean gu... [+]


Eguneraketa berriak daude