Frankismo garaiko sinboloak daude oraindik Getxon eta Erandion

  • Gutxienez Frankismoari lotutako 186 ikur daude oraindino EAEn, 15 herritan banatuta, tartean, Erandion eta Getxon. Ikusi non dauden sinbolo denak horretarako prestatu dugun mapa interaktiboan.


2019ko urriaren 18an - 11:25
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Eusko Jaurlaritzaren Gogora institutuak kaleratutako azken txostenean azaltzen denez, azken urteotan 1.523 elementu kendu dira. Hala ere, oraindino asko daude kentzeko; gehienak Etxebizitzaren Institutuko plakak dira.

Orain kaleratutako txostena 2016ko otsailean argitaratutakoaren jarraipena da; hala, urte horretan identifikatutako sinboloak jarraitzen duten edo ez jakin ahal izan da. Hala, Uribe Kostan aldaketak egon dira.

Erandion Etxebizitzaren Institutuko 22 plaka atzeman zituzten duela 3 urte eta, horietatik, 9 gelditzen dira oraindino; era berean "Erorien" gurutzeak jarraitzen du Axpeko dartsenan, baita Frankismoari lotutako kale biren izenak ere.

Getxon "Caídos por Dios y por España en Guecho” izeneko hilarriak oraindino bere horretan jarraitzen du Getxoko hilerrian, baita 2016an identifikatutako 13 plaketatik 3. Aldiz, martirien eta erorien omenezko monumentua kenduta dago daborduko.

Leioan, aldiz, 18 plaka aurkitu zituzten, eta horiek denak kenduta daude daborduko, baita Sopelan 2016an topatutako plaka denak ere; Plentzian duela hiru urte mantentzen ziren erretratuak eta ohorezko hiru dominak ere kendu dituzte.

Eusko jaurlaritzak gogoratu duenez, "sinbolo frankistak kentzea udalen eskumena da".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
2025eko azaroaren 26
Garbiketa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!