Franco diktadorearen aldeko pintaketa faxistak egin dituzte Lasarte-Orian

  • Lasarte-Oriako Ernaik elkarretaratzea egin du ostegun iluntzean, pintaketak salatzeko: "Behar den guztietan jarraituko dugu kalera ateratzen, eta Lasarte-Oria antifaxista aldarrikatzen".

Irudia: Ernai Lasarte-Oria

2019ko azaroaren 29an - 09:27
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ostegunean pintaketa faxistak agertu dira Lasarte-Oriako supermerkatu batean. “Kalumnia egiten duen herria hiltzailea da” esaldia margotu dute ezezagun batzuek, baita Espainiari eta Francori gorazarre egin.

Ernai Lasarte-Oria gazte antolakundeak pintaketak salatu ditu, eta ostegun iluntzerako elkarretaratzea egin du ekintza faxista gaitzesteko.

Adierazi dute “behar den guztietan” jarraituko dutela kalera ateratzen, “Lasarte-Oria antifaxista aldarrikatzen”.

Argazkia: Ernai
Argazkia: Ernai

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Faxismoa
Eguneraketa berriak daude