Frackingaren aurkako mendi martxak ehunka lagun bildu ditu

  • Araba eta Bizkaiko Fracking Ez plataformek deituta, ehunka lagun igo dira Gorbeia mendira. "Epe ertainean funtsezkoa izango da mobilizaziorako joera hau, zulatzaileek lanean jarraitzen dutelako isilpean", adierazi dute antolatzaileek.


2013ko abuztuaren 1ean - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Beste eredu energetiko bat eskatu dute frackingaren aurkako eragileek.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Araba eta Bizkaiko plataformez gain, EAEko mendi federazioek ere babestu dute deialdia. Antolatzaileen arabera, 2.000 lagun bildu ziren asteartean Gorbeiako tontorrean. Gasa erauzteko teknika hori debekatzeko eskatu zuten parte hartzaileek.

"Euskal gobernuarentzako egin diren azken inkestetan argi ikusten bazen ere frackingaren aurkako iritzia nabarmena dela –eta aldekoa %9 triste bat–, horrelako egunetan zerbait gehiago somatzen da", diote ekintzaileek. "Jendeak horrelakoetan frackingaren aurka mobilizatzeko prest dagoela erakusten du. Detaileak txikia badirudi ere, epe ertainean funtsezkoa izango da mobilizaziorako joera hau, zulatzaileek ez dituztelako beraien planak atzera bota. Isilpean, baina lanean darraite".

Informazio gehiago:

Mirua, Saia eta Lore: Gorbeiaren mehatxuaren izenak artikulua, Fracking Ez aldizkarian (pdf).

Niet Roken taldearen Fracking ez! kantaren bideoklipa:

 


Frackingaren arriskua kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.