Frackingaren aurkako EAEko legearen zati bat baliogabetu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

  • Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliogabe utzi ditu EAEko frackingaren aurkak legearen artikulu batzuk. Espainiako Gobernuaren helegitearen ondorioa da erabakia.


2018ko urtarrilaren 31n - 15:39
Frackingaren aurkako manifestazio bat Gasteizen.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Moncloak EAEko frackingaren aurkako legea Auzitegi Konstituzionalera eraman zuen eta honek, Espainiako 1978ko Konstituzioaren aurkakotzat jo ditu lege autonomiko horretako zenbait artikulu.

Asteazkenean ezagutu den epaian irakur daitekeenez, frackingaren aurkako EAEko legearen 3. artikuluak gainditu egiten du "autonomia-erkidegoek ingurumena babesteko neurri osagarriak ezartzeko duen gaitasuna".

Era berean, 2. artikuluaren zati bat ere baliogabetu du, "lurraldetasunaren hastapena urratu litekeelako, autonomia erkidegoaren aldetik, inpugnaturik izan diren beste zenbait agindurekin batera ikusita".

2017ko ekainean onartu zen lurpetik erregaiak haustura hidraulikoaren bidez ateratzea galerazten zuen legea. 100.000 lagunek sinatuta iritsi zen herri ekimen legegilea EAEko parlamentura. Onartutako testuak ez zuen gasa erauzteko teknika hori orokorki debekatzen, bai ordea baldintzak zorroztu.

Gainera, EAEko erakundeei aukera ematen zien frackingari betoa jartzeko, haren eragina negatiboa izanez gero.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako legearen aurkako neurri honek baditu aurrekariak: Katalunian, Kantabrian eta Errioxan ere antzeko legeak onartu zituzten eta Espainiako Gobernuak haien kontra ere egin zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frackingaren arriskua
Eguneraketa berriak daude