Frackingarekin aurrera jarraituko duen edo ez argitzeko eskatu diote Jaurlaritzari

  • Konstituzionalak frackinga mugatzen zuen EAEko legea aldarazi ondoren, Fracking Ez eta Berriztu taldeek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote argitzeko "lurraldea zulatzeko asmoa duen edo ez".

Estitxu U. Lopez de Arkaute  |  Arabako Alea @ArabakoALEA
2018ko otsailaren 08a

Euskal Autonomia Erkidegoan fracking-a egiteko baimenak indarrean dituen erakunde bakarra Eusko Jaurlaritza da, eta are gehiago, badaude eskatuta dituen baimen batzuk eta oraindik onartu gabe daudenak. Bere garaian, hainbat enpresa pribatuk gasa lurretik ateratzeko eskatu zituzten baimen guztiak bertan behera geratu dira. Hartara, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak fracking-a mugatzen zuen EAEko legea aldarazi ondoren, erkidegoko gobernuaren esku dago erabakitzea aurrera jarraitzen duen edo ez teknika honekin.

Hala gogoratu dute Fracking Ez eta Berriztu mugimenduek elkarrekin Gasteizen egin duten agerraldian: "Euskal Autonomia Erkidegoan  indarrean daude Enara Handia baimena, Saia baimena, eta Arabako Errioxan eta Errioxan (Espainia) dauden beste batzuk, denak dira Jaurlaritzarenak". 

Hortaz, Lakuari eskatu diote argitzeko lehenbailehen "aprobetxatu nahi duten Auzitegi Konstituzionalak egin duen aldaketa fracking-a egiteko berriro, edo erabat baztertuta dagoen, egon beharko lukeen bezala". Bide batez ohartarazi dute fracking-era itzultzeko borondatea baldin badago, "erantzuna tamainakoa izango da, indartsua".

Agerraldia Legebiltzarrean

Luis Casado mugimenduotako bozeramaileak azaldu duenez, hil honen 21ean Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin behar dute Energiaren Euskal Erakundeko (EVE) zuzendari Iñigo Ansolak eta SHESAko zuzendari Luis Muñozek, Armentia II putzua burutzeko tramitazioaren inguruan. Batzar horretan egoera argitu daitekeela uste dute herritar plataformako kideek: "Eusko Jaurlaritzari erregai fosilen eta, kasu honetan, gasaren apustua alde batera uzteko premia helarazten diogu, indarrean dauden baimen guztiak bertan behera utziz".

Casadok gaineratu duenez, fracking-a sustatzeko sortu zen SHESA elkarte publikoa "desagertu behar da", eta EVEk "egiazko trantsizio energetikoa lortzeko lan egiten duen erakunde bat izateko eraldatu behar du", efizientzia, kontsumoa murriztea eta energia berriztagarrietan oinarritzen den eredua bultzatuz. 

Ebazpen "tamalgarria"

Halere, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak EAEko legea aldatzea "tamalgarritzat" jo dute Berriztu eta Fracking Ez plataformek. Gogoratu dute fracking-a mugatzen zuen legea 103.589 sinadurek bultzatu zuten herri ekimen legegile batetik abiatu zela, eta  onartezina  dela "Estatuko gobernuak zulatuak izan daitezkeen eremuetako biztanleen borondatearen gainetik pasatzea".  Gainera, Casadoren esanetan, legea murriztu dute fracking-a egin nahi dutenentzako bidea erraztuz, "eta gure osasuna eta bizimodua suntsituz".

 

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Frackingaren arriskua  |  Eusko Jaurlaritza  |  Araba

Frackingaren arriskua kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-20 | Hala Bedi
Armentia 2 putzuan Eusko Jaurlaritzak gasa ateratzeko asmoa duela eman du jakitera Berriztuk

“Eusko Jaurlaritzak dituen asmoak argi geratu zaizkigu berriz ere: euskal lurraldea putzuz betetzea, gas ez-konbentzionala ateratzeko”, salatu du Berriztu Araba!-k. Datozen asteetarako hainbat ekimen antolatu dituzte.


2018-06-19 | Arabako Alea
Subilla Gasteizko zundaketek 163 egun iraungo dute

Fracking-aren bitartez gasa ustiatzeko egitasmoaren aurkako alegazioen berri emango du bihar Berriztu Araba taldeak.


Pauso bat gehiago frackingaren alde

Espainiako Konstituzio Auzitegiak Euskal Herriko frackingaren aurkako legea baliogabetu zuen urtarrilean, eta asteazkenean gas perforazioaren Armentia 2 proiektua berrartu duela jakinarazi du Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari Iñigo Ansolak, Eusko Legebiltzarreko batzordean.


2018-01-31 | ARGIA
Frackingaren aurkako EAEko legearen zati bat baliogabetu du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak baliogabe utzi ditu EAEko frackingaren aurkak legearen artikulu batzuk. Espainiako Gobernuaren helegitearen ondorioa da erabakia.


Errekaleor, frackinga eta energia berriztagarriak

Fracking hitza lehenengo aldiz entzun genuenean, ezer gutxi genekien gaur egungo krisi energetikoaren inguruan astakeri hori gelditzeko geroago borrokan parte hartu genuenok. Gasa, ikatza, unanio eta petroleoaren gailurra izen arrotzak ziren guretzako, askoz jota belarria jotzen ziguten, baina ez genekien zehatz mehatz zeintzuk izango ziren frackingaren ondorioak.


2017-06-14 | Arabako Alea
Armentia-2 putzua ustiatzeko lehiaketa bertan behera utzi dute

"Interes orokorreko" arrazoiak aipatu dituzte agirian.


2017-04-02 | Unai Brea
Armentia-2 proiektua
Frackinga albo batera utzita ere, gasa jomugan du Jaurlaritzak

Iazko urrian jakin zen Eusko Jaurlaritza, SHESA sozietatearen bitartez, baimena tramitatzen ari dela gas putzu bat irekitzeko Subilla Gasteizen, hainbat urtez fracking bidez zulaketa egin nahi izan zen lekuan bertan. Haustura hidraulikoa legeak baztertu duen honetan, eztabaida beste esparru batzuetara lerratu da dagoeneko. Batez ere galdera honetara: onargarria da gasa bilatzeko diru publikoa inbertitzea?


Leherketa izan da AEBetako gas hodi batean, 2.200 fracking putzu dauden Louisianako estatuan

AEBetako Louisiana estatuan leherketa izan da gas hodi batean, New Orleans kanpoaldean. Josh Helms izeneko langilea hil eta beste bat larri zaurituta dago instalazioen jabe den Phillips 66 multinazionalak aitortu duenez. Inguruko 60 etxe hustu eta ondotik igarotzen den autobidea moztu du poliziak, New Orleans Advocate hedabideak jaso duenez.


Dakotako oliobidearen eraikitzea gelditu dute, protestei esker

Ipar Dakotako Standing Rock siuxen erreserban hilabeteak daramatzate protestan, AEBetako estatu horretatik Illinoiseraino eraikitzen ari diren Dakota Access petrolio-hodiaren kontra. Protesten eraginez, proiektua bukatzeko baimena ukatu dute igandean ingeniariek, The Guardian-en irakur daitekeenez.


Ur garbia, frackinga eta aborigenen duintasuna jokoan Standing Rocken

Siux jendeak Ipar Dakotako Standing Rocken daukan lurralde ustez autonomoan ari da jokatzen AEBetako gudu sozial handienetakoa, bere baitan biltzen dituena petrolioa ustiatzearen, klima aldaketaren eta ura eskuratzeko eskubidearen inguruko gatazkak. Baina jatorrizko herritar amerindiarrek, bizirauteko dauzkaten ezintasunak ere azaldu dira argitara. AEBetako establishmentaren agintekeria bezala.


Azkenak
EGILEAK
Eguneraketa berriak daude