Fotokazetariek "prentsa askatasuna mugatzea" egotzi diote Eusko Legebiltzarrari

  • Eusko Legebiltzarrean akreditatutako fotokazetariek salatu dutenez, organo legegileak "prentsa askatasuna mugatzen du", hedabide grafikoek euren lana egin ahal izatea eragozten ari baita.

     

Eusko Legebiltzarraren eraikina (argazkia: Unai Fernandez de Betoño).

2020ko abuztuaren 26an - 09:03

"Prentsa askatasuna mugatzea" eta "lanerako eskubide legitimoa" urratzea egotzi diote EAEko parlamentuari astearte honetan, izan ere, botere legegilearen jardueraren argazki bidezko jarraipen informatiboa "bere zerbitzuek soilik" egitea erabaki dute pandemian zehar.

Legebiltzarreko Mahaian aurkeztu eta 17 fotokazetarik sinatutako idazki batean, "kezka" agertu dute irailaren 3an, osteguna, lehendakariaren inbestidura saiora sartzeko debekuaren aurrean aurrean. Aurretik, argazkilariek ezin izan zuten sartu EAEko Legebiltzar berria eratzeko bilkurara ere.

"Legebiltzarrean fotokazetariak ez egotea eta legegilearen jarduna bertako zerbitzuek soilik betetzea legeak herritar guztiei aitortzen dien aniztasunaren eta informazio aske eta egiatiaren aurka doala uste dugu", salatu dute. Gainera, Gasteizko Legebiltzarrean aritzen diren fotokazetariek azpimarratu dutenez, ganberak hartutako neurria "lan prekarietateak larri kaltetutako sektore baten aurkako erasoa” litzateke.

Azkenik, eskatu dute kontuan hartzeko Espainiako Diputatuen Kongresuan edo Nafarroako Parlamentuan funtzionatzeko duten modua, "profesionalek segurtasun neurri guztiak errespetatuz lan egiten jarraitzen baitute".

Legebiltzarreko iturriek jakitera eman dutenez, asteazken honetan, abuztuaren 26an, bilduko den mahaiak fotokazetariek bidalitako idazkia aztertuko du.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prentsa askatasuna
Israelgo Gobernuak Haaretz egunkaria zigortzea proposatu du

Sholomo Karhi Israelgo Gobernuko Komunikazio ministroak ez du gustuko Haaretz egunkari israeldarra gerra nola ari den lantzen, eta bere kontrolpean diren publizitate eta harpidetza guztiak kentzeko mehatxu egin dio. Israelgo Kazetarien sindikatuak elkartasuna adierazi dio... [+]


Sei urteko kartzela zigorra ustelkeria azaleratzen duen Zamora kazetari guatemalarrari

Ustelkeria kasuak argira ekarri izanagatik ezaguna da José Rubén Zamora. Siglo Veintiuno, El Periodico eta Nuestro Diario komunikabideen sortzailea da. Iazko uztailean sartu zuten preso, Alejandro Giammattei presidenteari loturiko ustelkeria kasu bat plazaratu eta... [+]


2023-06-08 | Ilargi Manzanares
Australiako lehen ministroak Julian Assange askatzeko eskatu du

“Nahikoa da”, esan du Anthony Albanese Australiako lehen ministroak Democracy Now!-ko albistegian, eta eskatu du Julian Assangeren kasua bertan behera uztea. Wikileaks-en fundatzaileak lau urte daramatza Londreseko Belmarsh kartzelan, estradizioaren zain AEBetan... [+]


Egiptok Hisham Abdel Aziz Al Jazeerako kazetaria askatu du lau urtez espetxean eduki ostean

2019an atxilotu zuten, talde terrorista bateko kide izatea egotzita. Telebista kate bereko beste bi kazetari oraindik Egipton daude espetxeratuta.


Prentsa Askatasunaren Nazioarteko Eguna
Zortzi kazetari hil dituzte dagoeneko aurten beren lana egiteagatik

2023ko Prentsa Askatasunaren Munduko Indizearen arabera, kazetaritzarako giroa "txarra" da munduko hamar herrialdetatik zazpitan, eta eduki faltsuek prentsa askatasunean izandako ondorioak nabarmendu ditu. Mundu osoan zortzi kazetari hil dituzte 2023an, ehunka dira... [+]


Eguneraketa berriak daude