Fosil juridiko frankista bat aldatuko dute Nafarroan, matxismoarekin amaitzeko bidean

  • Gaur egun, legeari irmoki kasu eginez gero, Nafarroan banandu nahi duten bikoteek familiako ahaide nagusienei eskatu beharko liokete baimena. Hau da, legearen arabera, familietako senide zaharrenek ontzat jo behar dute bikoteak euren harremana haustea. Senide horiek gizonezkoak izan behar dira; izan aita edo aitona, baina gizonezkoak, eta emakumeek ez dute lekurik “baimena ematerako orduan”.


2018ko urtarrilaren 10an - 13:06

Horrela ebazten du Nafarroako Kode Zibileko “Foru Berria” izeneko atalak. 1973eko neurria da, Francoren gertuko gizonek idatzitakoa. Diktadura garaiko moldeetara egokitzen da: gizonak kalean, emakumeak etxean; gizonek hitza, emakumeek isiltasuna. Zaharkituta dagoen legea da eta epaileek ez dute erabiltzen. Bada, ofizialki beharrezkoa izaten jarraitzen du etxeko gizonek banaketa ontzat jotzea. Nafarroako Kode Zibilean egiten ari diren moldaketei esker, hilabete batzuk barru marko juridikotik erabat desagertuko da 1973ko legea Garak aurreratu duenez.

Nafarroako Parlamentuak babes zabala eman dio legea erabat eraldatzeari. Goitik behera berrituko dute eta horretarako parlamentuko lan batzorde bat eratu zuten zuzenbideko adituz lagunduta. Badira, ordea, iraganari lotuta jarraitu nahi dutenak: UPNk eta PPk ez dituzte ontzat jo 1973ko legean ezarritako berrikuntzak. Familiaren testuinguruan aitonek duten garrantzia argudiatuta, UPN neurria bere horretan uztearen aldekoa izan da prozesu guztian zehar. Emakumeak etxearekin lotzen dituen ikusmoldeari ere ez dio uko egin nahi izan eskuineko alderdiak.

Parlamentuko batzordeak “beharrezkotzat” jo du aldaketak egitea: “Legea erabat atzerakoia da, eta genero ikuspegia kontuan hartuta, lotsagarria”. Seme-alaben auzia ere zehaztu zuten bere garaian legearen egileek: bi multzotan bereizi zituzten seme-alabak, jaiotza dataren eta familiarekiko izan dezaketen loturaren arabera. Hala, ezkontza osteko haurrak ontzat jotzen ditu, ezkontza egunetik kontatzen hasita 180 egun beranduago jaioak badira. Denbora tarte hori baino lehenago jaiotakoak ez dira seme-alaba “legitimoak” lege frankistarentzat. Gauza bera adoptatua, edo beste harreman batean izandako seme-alabak baldin badira. Azken hauek haur “endekatuak” lirateke.

Hiru fase pasa behar ditu legeak erabat eguneratua geratu dadin: lehena, aldaketaren norabidea zehaztuko duen batzordea eratzea da. Ondoren, Nafarroako Zuzenbidean adituak direnei lekukoa eman zaie txosten bat idatz dezaten. Azkenik, aditu talde baten esku geratu da txostena, behin betiko agiri ofiziala egiteko. Denbora laburrean Foru Berria berrituta izango dutela aurreikusten du Nafarroako Gobernuak.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude