Flamenkan kontzertu gunea jartzea debekatu die Jaurlaritzak Donostiako Piratei

  • Abuztuaren 10etik 18ra bitarte egingo den Aste Nagusi Pirata aurkezteko agerraldia egin dute gaur Donostiako Piratek kaian. Aurten ere jaiak aurrera ateratzeko oztopoak izan dituztela salatu dute, eta Jaurlaritzaren erabakiak egitaraua eta jaigunea guztiz berrantolatzera behartu dituela azaldu dute.

Argazkia: Donostiako Piratak

2019ko uztailaren 29an - 15:44

Oztopoak oztopo, Aste Nagusiko jaiak antolatzeko borrokan jarraituko dutela argi utzi dute gaur Donostiako Piratek. Duela bi urte, Jaurlaritzak tasa moduan ordainarazitako 14.300 euroak salatu zituzten Bulebarreko kioskoan, eta iaz, berriz, kaiko lonjaren obrak zirela eta, mugimenduko kideek jaiguneetan hainbat aldaketa egin behar izan zituzten egitaraua aurrera ateratzeko. Aurten, aldiz, Jaurlaritzak piraten agertoki nagusia den Flamenka gunean kontzertuak egiteko debekua ezarri diela azaldu dute, baina “oztopo andana gaindituta”, abuztuan berriro ere Donostia abordatuko dutela iragarri dute piratek.

“Arrazoi zehatzik eman gabe, Jaurlaritzatik erabaki dute Flamenka gunean ez dela kontzertu gehiagorik egingo, eta egitaraua eta jaigunea guztiz berrantolatzera behartu gaituzte, oso epe laburrean”, zehaztu dute. Hain zuzen, azken asteak gogorrak izan dira piratentzat, gune berri bat diseinatzeko lanetan buru-belarri aritu baitira, horrela jaien antolakuntzarako beharrezkoak diren epeak bete ahal izateko. Azkenean, kontzertuetarako agertoki nagusia Kirol Portuaren eraikinaren alboan kokatuko dute, iparraldera begira, Parte Zaharreko Karmengo jaietan egin duten modura.

Gauzak horrela, zailtasun guztiak gaindituta, egitarau zabala osatu eta Aste Nagusia garaiz aurkezteko gai izan dira berriro ere, baina goizean eginiko prentsaurrekoan abisu zuzena egin diete herritarrei: “Jaurlaritzak Donostiako Piratak kaitik kanpo nahi dituzte”.

Kortsarioen Donostian, izan pirata!

Aste Nagusiko lelorako, “erregimenaren izenean eta haren mesedetan sakeatzen ibiltzen ziren kortsarioak” hartu dituzte hizpide, eta kortsario horiek Donostian jarraitzen dutela azpimarratuz, Kortsarioen Donostian, izan pirata! oihukatu dute gaur mugimenduko kideek.

Hain zuzen, “diru truke saldu diren kortsarioen aurka egin, zapi beltza jarri eta pirata bilakatzeko” gonbita luzatu diete piratek gaienerako herritarrei.

Hainbat berrikuntza dituen egitaraua

Aurtengo egitarauak aurreko urteetakoen ildo beretik jarraituko duela laburtu dute piratek, baina hainbat berritasun ere izango dituela azaldu dute. Besteak beste, abuztuaren 14ko Kofradia Eguna eta jaiek iraun bitartean egingo duten Karramarro Uhartea irratsaioa nabarmendu dituzte goizeko agerraldian.

Egunean zehar, askotariko ekitaldiak egingo dituzte: bazkariak, txarangak, jolasak… Eta gauetan, berriz, musika eskaintza zabala izango dute, eguneko hiru proposamenekin: kontzertuak, DJak eta Trinitate enparantzako afari musikatuak. Esteka honetan piraten kontzertu gune nagusiko emanaldiak kontsultatu daitezke.

Abordaiari dagokionez, piraten webguneko izen ematea gaurtik aurrera zabalik dagoela iragarri dute, eta egun horretako bazkarirako tiketak Trikuharri (Antigua), Pandora (Gros) eta Herria (Parte Zaharra) tabernetan salgai daudela ere jakinarazi dute. Gainera, abordatze egunean beste berritasun bat izango dutela nabarmendu dute prentsaurrekoan: lehen aldiz, Abordaiako baltsa politenak saria izango du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako Piratak
2023-07-19 | Ilargi Manzanares
Aste Nagusi Pirataren bulkada eroa, abuztuaren 12tik 20ra

Aurtengo Aste Nagusi Pirata abuztuaren 12tik 20ra egingo da, eta jai herrikoi eta parte-hartzaileak aldarrikatuko ditu. Abordaia 14an egingo dute.


Hainbat kontzertu eta su artififzialak bertan behera utzi behar izan dituzte Donostiako Aste Nagusian

Donostiako Udalak eta Donostiako Piratak mugimenduak sare sozialen bidez jakinarazi zuten asteazken gaueko hainbat kontzertu eta su artifizialak bertan behera geratuko zirela. Haize-bolada indartsuengatik hartu zuten erabakia, herritarren segurtasuna bermatzeko. Zarauzko Udalak... [+]


Donostiako Piratek Abordatze jendetsua egin dute, hiru urteren ondoren

Bi urtez abordatze sinbolikoa egin ondoren, Abordatzea egin dute berriro ere Donostiako Piratek. Mugimenduak 20 urte bete ditu aurten eta hemeretzi joan dira lehen Abordatzetik. 2003ko abuztuaren 11n lehen aldiz itsasoratu eta espazio publikoaren erabilera komunitario eta librea... [+]


2022-07-21 | Irutxuloko Hitza
Zer kontzertu egongo dira Donostiako Piratetan?

Bi urteren ostean kontzertu egitarau indartsua prestatu dute Donostiako Piratek, Flamenka gunean. Erreferentziako gune bihurtu da musikazale eta festazaleentzat, eta, aurten ere, aukera zabala izango da, gustu guztientzako estiloekin, euskaraz eta parekidetasuna bermatzen... [+]


2022-07-14 | ARGIA
Donostiako Piraten kantu berria, 20. urteurrena ospatzeko

2003an abiatu zuten Piraten mugimendua Donostian, Aste Nagusiaren eredua ezbaian jarri eta jai herrikoiak aldarrikatzeko helburuz. Bi hamarkada geroago, berriz nabarmendu dute "jaia eraldaketa sozialerako tresnatzat" dutela, eta aurtengo ospakizunaren leloa ere horri... [+]


Eguneraketa berriak daude