Bilbao eta Agirre mendizaleen gorpuak berreskuratzen laguntzeko, diru-bilketa abian

  • Urtarrilaren 19an Fitz Roy mendian hil ziren Iker Bilbao eta Amaia Agirreren gorpuak erreskatatu ezin izan zituztela-eta, euren hurbilekoek taldea osatu eta Patagoniara bidaiatzea erabaki dute, "gorpuak berreskuratzen saiatzeko eta dolu-etapa amaitzeko asmoz". Haien gastu logistiko eta operatiboak ordaindu ahal izateko, diru-bilketa jarri dute abian.


2023ko urtarrilaren 30ean - 06:35
Bildutako dirua Patagoniara joan diren boluntarioen gastu logistikoak ordaintzeko erabiliko da, elur-jausiak Fitz Royn kaltetutako Iker Bilbaoren, Amaia Agirreren eta Josu Linazaren benetako egoera ezagutzeko.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Laboral Kutxan ireki dute kontua: ES97 3035 0014 65 0141233093

Agirre eta Bilbaoren hurbilekoek azaldu dutenez, Fitz Roy mendira joan den taldea alpinista adituek eta boluntarioek osatzen dute eta kaltetutako familiei laguntzeko helburuarekin euren lanei uko egitea erabaki dute epe mugagabez. Gehitu dute ez dagoela inolako espedizio edo erreskate mota finantzatzeko asmorik, eta boluntarioen behar ekonomikoak amaitutzat eman eta kontu korrontean kapitala edukiz gero, erabaki dela kapital hori erabiltzea Andeetako El Chantel laguntza-batzordeari erreskate-materiala emateko eta, era horretan, etorkizuneko erreskateetan lagundu ahal izateko.


Irakurri gehiago: Mendiak Ingurumena Natura
Mendiak kanalean gehiago
2025eko ekainaren 4
Gora beti

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.