Fiskaltzak ikertu egingo du Andoaingo alkatearen izendapena

  • Juan Calparsoro Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusiak ofiziozko ikerketa jarri du abian larunbatean Andoainen alkate berria izendatzeko plenoan gertatutakoa ikertzeko.


2015eko ekainaren 15ean - 09:53
EH Bilduko Ana Carrere, Andoaingo alkate makila jaso zuen unean.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

EAJko zinegotzi batek bere alderdiaren eta PSE-EEren arteko paktuak ezartzen zuen boto-diziplina hautsi eta zuri bozkatu zuen, EH Bilduko Ana Carrerek alkatetza lortzea ahalbidetuz.

Gertakari horren erreakzio gisa, sozialistek Gasteizen jarrera aldatu zuten eta ez zuten Urtaran jeltzalea babestu, tarte batez EAJk Arabako hiriburuan ziurtzat jotzen zuen alkatetza kolokan jarriz –Irabazik azken orduan EAJri emandako babesari esker izendatu dute Urtaran alkate–.

Calparsororen susmoak

Ser irrati kateak aurreratu duenez, Calparsorok uste du talde politikoen borondatearen “desitxuratzea” gertatu da Andoainen. Gainera, publikoki EAJko zein zinegotzik aldatu duen botoa esan ez denez, fiskal nagusiaren aburuz “hipotesi guztiak” zabalik daude, tartean “mehatxuak” edo “xantaia” jasan izana.

Andoainek “terrorismoa intentsitate bereziz” jasan duela gogora ekarri du hipotesi horiek kontuan hartzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2015
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!