Finantza espekulatzaileen mauka berria: botika espezifikoak garestitzea

  • Botika zaharren eskubideak erosi,  eta  beren prezioa neurrigabe igotzea. Horra hor finantza espekulatzaileek sektore farmazeutikoan dirua egiteko modu berria. Ahalik eta etekinik handiena lortzeko asmoz, oso espezifikoak diren zenbait medikamenturen prezioak 2, 10 edota 50 aldiz ere bidertzen hasi dira.


2015eko urriaren 02an - 14:47
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Prezio igoera jasan duten botikak erabilpen masibokoak ez direnez, laborategiek ez dute generikoak ekoizteko motibaziorik, batik bat baimen eta erregistro kontuak saihestearren. Botika horien monopolioa edukita, espekulatzaileek negozio handia egiten dute; haatik, osasun sistema publikorik ez duten herrialdeak jadanik kexu agertzen hasiak dira, bertako biztanleek botikak euren patrikatik ordaindu behar baitituzte.

Rosa Salvador kazetariak La Vanguardian eman du botika trafiko horren berri, baina AEBetan, esaterako, gai honek hautsak dezente harrotu ditu. Polemika pasa den astean sortu zen, Turing enpresak toxoplasmosisa tratatzeko erabiltzen den Daraprim botikaren prezioa %5.000 igo zuenean. Igoera horrek oihartzun handia izan du gizartean, eta Hillary Clintonek berriki industria farmazeutikoaren “gehiegikeriei” aurre egiteko plan bat abian jarriko duela iragarri du, Salvadorrek azaldu duenez.

AEBetako patronatu farmazeutikoak, beren aldetik, gogorki kritikatu du Turing, botiken ekoizleen asoziazioa osatzen duten enpresen baloreak ordezkatzen ez dituela adieraziz.  Patronatutik azpimarratu dutenez, euren apustua prezio altuak medikamentu berritzaileen ikerketara bideratzea da. Espekulatzaileek, aitzitik, justu kontrakoa egiten dute: oso zehatzak diren botiken eskubideak erosi, prezioak nabarmen igo, eta ondoren ikerketa eta garapenaren alorrean ez dute inbertsiorik apenas egiten.

Zernahi ere, badirudi praktika horiek aurrera eramaten dituzten enpresei gauzak pixkanaka okertzen hasi zaizkiela, iritzi publikoaren haserreak eta demokratek ezarri nahi dituzten aldaketek enpresa hauek burtsan duten kotizazioan oso eragin ezkorra izan baitute –esaterako Valeantek %35a galdu du astebetean–.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Industria farmazeutikoa
Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Prep botika farmazietan eskuragarri jartzeko asmoa iragarri du Espainiako Osasun Ministerioak

GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.


2024-11-08 | Leire Ibar
Farmazia enpresen erdiak baino gehiagok adimen artifiziala erabiltzen du

Sendagaien garapena "bizkortzeko, tratamenduak pertsonalizatzeko eta barne-prozesuak optimizatzeko" erabiltzen ari dira adimen artifiziala. Enpresen % 33k erabiltzen du gaixotasunen analisian, eta % 29k sendagaien garapenean eta fabrikazioan.


Menopausia medikalitzatzeko arriskuaz ohartarazi du The Lancet aldizkariak

Martxoaren 8aren atarian, menopausiari buruzko artikulu-sorta bat argitaratu du The Lancet medikuntzan espezializatutako aldizkariak. Laburpenean gogorarazi duenez, menopausia munduko populazioaren erdiaren bizitzaren etapa saihestezina da, baina esperientziak asko aldatzen dira... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Desikasi daitekeen minaren ondoeza

“Askotan min handia sentitzen nuen oinetan, baina arraroa zen, ez nuelako lotzen kolpe batekin edo lesio batekin, eta ez nuelako identifikatzen nondik zetorren”. Iraia Etxebesteren hitzak dira; duela sei urte azalpenik gabeko mina sentitzen hasi zen oin azpian, eta... [+]


2023-01-18 | Lide Iraola
BioNTech enpresak Twitterri eskatu zion zentsura zitzala Covid-19aren aurkako txerto unibertsalen aldeko mezuak

Farmazia enpresa alemaniarrak hamar mila milioi euro irabazi ditu Covid-19aren aurkako txertoen patenteei esker. Hainbat ikerketak frogatu dute farmazeutiken lobbyek oztopatu dituztela patenteak askatzeko akordioak. BioNTechek sare sozialetako mezuak zentsuratu nahi izan ditu,... [+]


2022-11-09 | ARGIA
Opioideen kontsumo farmakologiko gehiegizkoa eta desegokia

Minari aurre egiteko, opioideen kontsumo farmakologikoa asko handitu dela eta sarri behar baino gehiago eta behar baino epe luzeagoan erabiltzen direla ohartarazi dute adituek. Menpekotasuna eta albo-ondorioak sor ditzakeen pilula errezetatzea baino, osasun baliabideetan eta... [+]


2022-06-21 | Estitxu Eizagirre
Abortatzera doazen emakumeen %85ak nahiago du metodo instrumentala, aldiz, farmakologikoa "inposatzen" ari da industria

Haurdunaldia Eteteko Baimendutako Kliniken Elkarteak ikerketa bat egin du publiko. Beren erabakiaz eta motiboez galdetu die gehienez haurdunaldiko bederatzigarren astean egonik abortatzera joan eta bi metodoak aukeran izan dituzten 1.536 emakumeri. Hauetatik %85,74ak metodo... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


Punk&roll-a, talidomidak kaltetuen isilunea urratzeko

Gosaritarako kafea eta tostadak egitea, ilea orraztea, hortzak garbitzea eta makilatzea. Egunari ekiteko eginkizun sinpleak iruditu ahal zaizkionak bati, ez dira denontzat munta berekoak. Aniztasun funtzionala daukan norbaiten azalean jarriz gero konplexutasunean irabazten dute,... [+]


Bederatzi pertsona milioidun bihurtu dira COVID-19aren aurkako txertoei esker

Txertoa Herriarentzat Aliantzak egindako azterketaren arabera, txertoen fabrikazioa eta salmenta kontrolatzen dituzten farmazia-enpresek lortutako etekinetatik, gutxienez, bederatzi pertsona milioidun bihurtu dira pandemia hasi zenetik. Zerrendaren buruan Moderna eta... [+]


Pandemiarekin aberasten

Zenbat aldiz ari dira gure agintariak, herritarron diruarekin, gauza beragatik ordaintzen? COVID-19aren aurkako txertoen aferan, gutxienez hirutan.


"Gizonentzako pilula antisorgailurik ez egotea bidegabea da, emakumeen gain utzi da ardura"

1960ko hamarkadan asmatu zuten emakumeentzako pilula antisorgailua, baina gaur egun oraindik zergatik ez dute farmazeutikek gizonentzako pilula antikontzeptiborik bultzatu, zergatik geratu dira bertan behera egindako ikerketak, zergatik gizonek ez dute interesik erakutsi?... [+]


2021-03-02 | ARGIA
Jaurlaritza Janssen enpresa farmazeutikoarekin bildu da

AEBetako Janssen farmazeutikak eskatuta egin dute bilera martxoaren 1ean Eusko Jaurlaritzan eta beraien txertoa Europan baimentzeko prozesua zertan den azaldu diete. Jaurlaritzaren hitzetan, lehen bilera horrek "Osasun Sailak eta Janssenek lankidetzan jardun dezaten"... [+]


Eguneraketa berriak daude