Fernando Sota atxilotu du Guardia Zibilak Tafallan herritarren elkartasun artean

  • Fernando Sota tafallarra atxilotu du Guardia Zibilak, euskal presoen argazkiak jartzeagatik urtebeteko espetxe zigorra bete dezan.


2014ko maiatzaren 05ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Herritarrak Fernando Sota babesten Guardia Zibilak atxilotuko duen unean. (Argazkia: Diario de Navarra)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ezkutuan zegoen Sota apirilaren 14tik, eta ostiralean bere alde Tafallan ehunka pertsonak egin zuten manifestazioan agertu zen. Bertan atxilotu zuen poliziak.

Naiz-en argazki galeria dago ikusgai eta Ahotsa.infon manifestazioaren eta atxiloketaren irudiekin bideoa osatu dute:

Urtebeteko zigorra presoen argazkiak jartzeagatik

2011ko urrian Ines del Rio eta Josu Bravo presoen argazkiak Tafallako kaleetan jartzeagatik urtebeteko kartzela zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak Sotari, argazkiokin "terrorismoa goratzea" egotzita.

Bi urteko zigor eskaera izan ohi da akusatua kartzelaratzeko gutxieneko epea, baina Concepcion Espejel epaileak tafallarra kartzelaratzeko agindua eman zuen apirilean. Ordutik ezkutuan zegoen Sota. Arrazoiak bideo batean kaleratu zituen:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Eguneraketa berriak daude