Feminizidioa: klase sozialik ez duen indarkeria


2013ko abuztuaren 13an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Lucia Bellucciren hilketak erakusten du feminizidioa problema estrukturala dela.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“Ez dakigu zenbatgarrena den Lucia Bellucci 2013an erail dituzten emakumeen zerrenda beti luzeegian. (…) Barne Ministerioaren iturrien arabera, dena den, gure herrialdean ehun feminizidio inguru izaten dira urtean eta goraka doa”.

“Zifrek problema estrukturala erakusten digute, irtenbide errazei gogor egiten diena. Luciak ez du merezi ordea, kasu bat gehiago balitz bezala kontuan hartzea. (…) Hogeita hamaika urteko neska honen historia, hil arte labankatua, topikoen kontrako kolpea ere izan da. Antza denez biktimak salaketa jarri zuen jazarpenagatik. Ez zen bat-bateko haserrealdia izan, beraz, eta bera ez zen emakume pasiboa. (…) Erori den beste estereotipoa bikote ohiaren identitatea da. Ez da langabetua eta ezjakina, alkohol eta indarkeria artean hazia. Vittorio Ciccolini oso abokatu ezaguna da Veronan eta horrek erakusten du hezkuntza maila eta klase soziala ez direla nahikoak bere horretan, jabetza-zentzu gaixotia immunizatzeko; eta horixe da genero-indarkeriaren oinarria. [Ciccolini] berrogei urtekoen belaunaldikoa da, 1970eko hamarkadako emakumeen emantzipazioarekin etorri zen mundura”.

“Elementu hauek begi-bistakoak ziren Osasunaren Mundu Erakundeak ekainean argitaratu zuen txostenean. Feminizioa zeharkakoa da, ez ditu alde batera uzten ekonomikoki eta sozialki aurreratutzat ditugun testuinguruak”.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.