‘Faxismoaren kontrako binetak’: Komikigileen erantzuna ultraeskuinaren oldarraldiari

  • Faxismoaren "inpunitatea" gogor salatu dute Espainiako Estatuko komikiaren munduko hainbat autore eta eragilek. Faxismoaren kontrako binetak idatzia plazaratu dute, egunotako eraso homofoboek –Samuel Luizen hilketa tartean– eta Vox alderdiak RBA taldeko presidentea jo-puntuan jarri izanak bultzatuta.


2021eko uztailaren 08an - 07:40
Azken eguneraketa: 10:11
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ricardo Rodrigo Amar, RBA komunikazio taldeko presidentea, hark editatzen duen El Jueves aldizkari satirikoak plazaratu dituen zenbait komiki (bereziki La pandilla Voxura kromoak) direla-eta seinalatu du Vox-ek.

Komikigileek diotenez, alderdi horren presentziak Estatuko eta autonomia erkidegoetako parlamentuan, handitu egin du genero, sexu, pentsamendu eta adierazpen askatasunaren gaineko mehatxua. Haien hitzetan, instituzioek "ideologia neofaxista zuritzen dute"; areago, "hedabideek ideologia hori zabaltzen dute inpunitate osoz, etika eta profesionaltasun arrastorik gabe".

Ilustratzaile, gidoilari, editore, itzultzaile, kritikari edota liburu-saltzaileek arbuiatu egin dituzte gorroto mezu eta mehatxuak, eta horien erantzuleak bakartzea merezi dutela gaineratu du. Halaber, sormen askatasuna ez dagoela zalantzan jartzerik diote, eta errepresioa eta mehatxuak jasoagatik ere, sortzen jarraituko dutela.

"Komikia berdintasun eta askatasun espazioa da", haien hitzetan. "Gure artean ez dute lekurik diskurtso faxista, matxista, arrazista eta homofoboek. Iraindu, beldurtu, seinalatu eta umiliatu nahi gaituenak beti izango gaitu parean".

Sinatzaileak

Testuari atxekimendua agertzeko formularioa itxia dago jada. Sinatzaileen behin-behineko zerrenda, txio honetan.

Kazetarien gaitzespena Vox-en mehatxuari

Alderdi ultraeskuindarrak aipatu txioa plazaratu eta denbora gutxira, hainbat kazetari kolektiboren gaitzespena jaso du, tartean Espainiako Kazetarien Elkarteen Federazioarena (FAPE), Mugarik Gabeko Erreportariena eta Kataluniako Kazetarien Elkargoarena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antifaxismoa
Erreakzioak
Jaurlaritza: “Irudietan argi ikusten da talde antolatu bat dagoela atzean”

Igandean Falange talde faxistak kontzentrazioa deitu zuen Gasteizen Hispanitate eguna ospatzeko, eta aurkako mobilizazioa deitu zuten talde antifaxistek. Hemeretzi pertsona atxilotu zituzten, denak ere antifaxistak. Piztutako istiluek erreakzio ugari sortu dute.


Gasteizen atxilotutako hemeretzi manifestari antifaxistak aske utzi dituzte

Igandean atxilotu zituen Ertzaintzak desordena publikoak egotzita, eta astelehenean aske utzi dituzte, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.


Hemeretzi atxilotu eta zauritu ugari Gasteizen, Falangearen Hispanitatearen egunaren ospakizunaren harira

Eskuin muturreko taldeak Espainiako Estatu mailako deialdia egin du, eta dozenaka pertsona batu dira Probintzia plazan. 300 bat metrora deitutako mobilizazio antifaxistara ehunka pertsona batu dira. Istiluak izan dira, gazte antifaxisten eta falangisten artean zein, batez ere,... [+]


2025-10-10 | Hala Bedi
Urriaren 12an Gasteizen Falangeari aurre egiteko hainbat deialdi egin dituzte

Espainiako Falangea alderdi faxistak ekitaldia egingo du Gasteizen urriaren 12an, “Hispanitatearen eguna” deitzen dutenean, Espainiaren batasuna goraipatzeko. Sare sozialetan zabaldu dutenez, 12:00etan elkartuko dira Probintzia Plazan.


Bidaia bat 50 urte atzera, aurrera egiteko
MULTIMEDIA - dokumentala

50 urte bete dira Txiki eta Otaegi fusilatu zituztenetik. Urteurrenaren harira, BERRIAk lan hau ekoiztu.

«Txikiren anaia bat kalean ikusi nuen behin, Zarautzen [Gipuzkoa], eta pentsatu nuen: '50 urte igaro dira fusilamenduaz geroztik. Zer pentsatuko du berak? Nola... [+]


Mugimendu antifaxista terroristatzat izendatuko du Trumpek

Truth Social bere sare sozialean eman du berria Erresuma Batuan egin duen bisitaldian, eta adierazi du mugimendua erakunde terrorista izendatuko duela. Legelari askok, ordea, laster azpimarratu dute hori egiteko AEBetako presidenteak izango dituen arazoak.


"Ezin dugu kikildu fatxerioaren aurrean. Ez dira pasako!"

Sei urte, sei urte luze, pasa dira Ciudadanos alderdi politikoak bere mitina egin zuenetik gure herrian. Bere mitina apirilaren 14an, errepublikaren egunean, eta inongo ordezkaritzarik ez duen herri eta lurralde batean. Ohituak gaude horrelako probokazioekin, baina egia da... [+]


EH Bilduk manifestazio antifaxista egingo du azaroaren 22an Bilbon

Euskal Herriaren nazio izaera eta burujabetza aldarrikatzeaz gain, "erresistentzia eta borroka antifaxistari gorazarre egitea eta berrespen antifaxista egitea" jarri dute helburuen artean.


2025-05-21 | Irutxuloko Hitza
Deialdi antifaxista egin dute Donostiako Altzan, ostiralerako

Segurtasunaren aldeko elkarretaratze bat antolatu dute ostiral honetarako, hilak 23, Altzako Harria parkean. Donostiako hainbat eragile antifaxistek salatu dutenez, “Voxeko jarraitzaile bat” da deialdiaren atzean dagoena, eta Frente Obrerok eta Juventud Combativa... [+]


2025-05-06 | Antxeta Irratia
Irungo Lakaxita gaztetxeak pintaketa faxistak salatu ditu berriz

Joan den abenduan gaztetxeak pintaketa nazi-faxistak salatu zituen ere, eta oraingo honetan “Stop LGTBI”, “Fuera degenerados” edota “No os dejaremos dormir” bezalako mehatxuak izan dira asteburuan Lakaxitako hormetan azaldu diren mezuak, diana... [+]


2025-04-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Antifa

Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude