Kolonbiako armadak FARCeko 20 kide baino gehiago hil ditu herrialdeko hedabideek diotenez. Hildakoen artean legoke “Guillermo Pequeño” ezizenez ezaguna den gerrillako buruzagia, 25 urtez FARCeko kide izandakoa. Ostegunean amaitu zen Kuban Kolonbiako gobernuaren eta FARCen arteko bake elkarrizketen lehen fasea eta asteazkenean helduko diote berriz elkarrizketari.
Luis Emilio Cardoso armadako 23. taldeko koronelak baieztatu du 20 pertsona baino gehiago hil dituztela airez eginiko erasoan. Dena den, datua ez da oraindik ofiziala fiskalak ez baititu hildakoak zenbatu. Kolonbiaren eta Ekuadorren arteko mugatik gertu dagoen Ricaurte herria eraso zutela azaldu du Cardosok.
Bake negoziazioei dagokienez, Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak gerrillariei epe-muga jarri die akordioa lortzeko. 2013ko azarorako elkarrizketen bidez hitzarmenik lortzen ez bada, Kolonbiako gobernua mahaitik altxako da.
Prozesuak "hilabeteetako kontua" izan behar duela gaineratu du Santosek. FARCek armak utziz gero politikan parte hartu ahalko duela ere adierazi du Santosek, horretarako "beharrezkoak diren ziurtasun guztiak" eskaintzeko prest agertu baita.
Gerrako presoak
Santosen hitzak, FARCen negoziazio taldeko Sandra Ramirezen adierazpenen ondoren etorri dira. Ramirezek adierazi zuen, gerrillak bahituta dauzkan Kolonbiako armadako soldaduak eta poliziak “gerrako presoak” direla. Ramirezen arabera, Kolonbiako Gobernuak 700 gerrillari inguru dauzka kartzelan eta FARCek horien truke askatuko lituzke bahituta dauzkan pertsonak.
Kolonbian, FARC gerrilaren disidentzia-talde handienak adierazi du bakerako borondatea adierazi dutela eta Gobernuarekin elkarrizketak abiatuko dituela Norvegian, berak hala proposatuta. Eragile sozialekin eginiko topaketa batzuetan egin du iragarpena.
Francia Márquez presidenteordearen etxe inguruan zazpi kilo lehergailu arukitu dituzte, eta ondorioztatu dute bere aurkako atentatu saiakera bat zela. Márquezek bere ibilbide militante eta instituzionalean eraso eta mehatxu andana jaso ditu.
ELNk azaldu du aldebakarrekoa dela Kolonbiako presidenteak urtarrilaren 1ean iragarri duen aldebiko su-etena. "Ez da horrelako akordiorik eztabaidatu gobernuarekin", baieztatu dute. Gustavo Petrok atzera bota du su-eten ituna, eta gerrillari taldeari eskatu dio... [+]
Kolonbiako presidentetza hartu zuenetik “erabateko bakea” izan du helburu Petrok, eta 2023 urtea su-etena sinatuta hasi dute herrialdean: ELNrekin, FARCeko disidentziekin, eta zenbait talde paramilitarrekin hitzartu dute. Ekaina amaitu arte egongo da indarrean,... [+]