Facebookek argazkiak moldatzen ditu ondoren sarean jarraipena egiteko

  • Mark Zuckerberg Facebookeko jabeak etorkizuna “pribatua” dela ziurtatu du, baina kontrakoa dioten ahots asko dago. Izan ere, duela gutxi Edin Jusupovic ziber-segurtasunean adituak arazo berri bat aurkitu du Facebookeko pribatutasun politikan: Facebookek argazkietan metadatuak gehitzen ditu ondoren jarraipena egiteko.


2019ko uztailaren 23an - 12:07
Facebook eta segurtasuna.

Facebook eta segurtasuna bateraezinak direla dirudi, horren inguruko enegarren kasua argitara atera baita. Edin Jusupovic ziber-segurtasunean adituak deskubritu Facebookera igotako argazkiei metadatuak (ezkutuko informazioa) gehitzen dizkiela.

AEBetako enpresak argazkiei gehitutako metadatu horiekin fitxategia identifikatu eta jarraipena egin diezaioke. Jusupovicen esanetan, honek artxiboen jarraipen-gaitasuna “izugarri handitzen du”, Facebooketik kanpo igotzen diren argazkiak ere identifikatu ditzazkeela gehituz.

“Beldurgarriena da teknika aurreratu asko dagoela argazkietan datuak txertatzeko”, dio Jusupovicek, eta gainera datuen txertatze hori identifikatzea oso zaila dela gehitu du. The Hacker Factor taldeko analista baten arabera Facebookek 2014tik txertatzen dituela IPTC blokeak argazkien metadatuetan.

Datu hauen erabilera Facebookentzat

Argazkien metadatuetan gehituriko informazioari esker, Facebookek jakin dezake nork igo duen argazkia, nahiz eta argazki hori beste sare sozial edo webgune batean egon. Hala, hasieran argazkia igo duenaren eta beste hainbat pertsonen artean dagoen harremana osa liteke. Adibidez, pertsona batek argazki bat Facebookera igo ezkero, eta beste batek argazki hori deskargatu eta beste webgune batera igotzen badu, Facebookek jakin lezake argazki hori nork ikusi duen, eta pertsona horien arteko harremana osatzen hasi.

Facebook eta segurtasuna

Multinazionalak hainbat polemika izan ditu segurtasunaren alorrean, baina oihartzun handiena izan duena Cambridge Analytica enpresarekin zerikusia zuena izan da. The New York Times, The Guardian eta The Observer egunkariek salatu zuten Cambridge Analytica enpresak Facebooken erabiltzaileen informazio pertsonala erabili zuela, eta The Guardianek ziurtatu zuen Facebook jakinaren gainean zegoela eta egiten utzi zuela. Informazio hau, beste gauza batzuen artean, Ted Cruz hautagaiaren 2015eko kanpainarako eta Donald Trumpen 2016ko kanpainarako erabili zuten. Auzi hau Erresuma Batuan zigortua izan zen, eta Facebookek 500.000 liberetako isuna ordaindu behar izan zuen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Facebook
2024-03-10 | Diana Franco
Teknologia
Kontzientzia kolektiboa

Ez dut argi kontzientzia kolektiboa zelan ulertu ohi den; zutabe honetan honela ulertzen dut: momentu bat non gizarteko pertsona gehienak errealitate baten gainean ulermen partekatu bat dugun. Adibidez, denok ulertzen dugu zeinen garrantzitsua den etxebizitza bat izateko aukera... [+]


2023-05-25 | Axier Lopez
1.200 miloi euroko zigorra ezarri diote Facebooki herritarren pribatutasuna urratzeagatik

Europar Batasunean inoiz enpresa bati ezarri dion isunik handiena jarri dio Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den enpresari, Meta-ri, herritarren datuen babeserako arauak urratzeagatik. Edonola ere, 1.200 milioiko zigor hori 2022an Metak izandako irabazien %5 inguru... [+]


Facebook eta Instagram: Haurren sexu trafikorako merkatu

Bi urtez gaia ikertu ondoren, The Guardianek erreportaje bat argitaratu du, haurrak salerosten dituzten gaizkileek Facebook eta Instagram plataformak erabiltzen dituztela salatzeko. Sexu trafikotik bizirik atera diren adingabeei laguntzen dien Courney’s Houseko Tina Frundt... [+]


Gorroto-diskurtsoak aurkitu dituzte Facebook eta Googleren adimen artifizialeko tresnak entrenatzeko datu-multzoan

Googleren eta Facebooken adimen artifizialeko tresnak entrenatzeko erabilitako datu-multzoa aztertu du The Washington Postek, Allen Institute for AI-rekin elkarlanean. Internetetik hartutako milioika edukiren artean gorroto-diskurtsoak bultzatzen dituzten webguneetakoak ere... [+]


Facebook erabiltzeari uzteko agindu dio Alemaniako Gobernuari datuen babeserako erakundeak

Alemaniako Gobernu Federalari Facebookeko bere orria erabiltzeari uzteko agindu dio Ulrich Kelberrek, Alemaniako Datuak Babesteko eta Informazio Askatasunerako Komisario Federalak (BfDI). Lau asteko epea izango dute agindua bete edo apelazioa aurkezteko.


Eguneraketa berriak daude