Eusko Legebiltzarreko bozak noiz deitu aztertuko dute

  • Ikustekoa da osteguneko bileran hauteskundeak noiz deitu erabakiko duten ala ez. Uztailean egin nahi ditu bozak Urkulluk, oposizioko alderdien arabera hauteskundeetan pentsatzeko momentua ez den arren. Eusko Jaurlaritzako juristek proposatu dute hauteskundeetarako bi data ezartzea.


2020ko maiatzaren 14an - 12:09

Ostegun goizez bildu dira Iñigo Urkullu lehendakaria eta alderdietako ordezkariak, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak noiz deitu aztertzeko.

Azken bilera apirilaren 30ean egin zuten, eta Urkulluk hauteskundeetarako bi epe proposatu zituen: aukeretako bat bozak uztailean egitea zen, eta bestea irailean edo urrian egitea. Oposizioko alderdiek hauteskundeetan pentsatzen jartzeko momentua ez dela helarazi zioten lehendakariari, baina honek bi asteko epea luzatu zien aukeren bueltan hausnartzeko. Jakin denez, EH Bildu eta Ahal Dugu hauteskundeak urrian deitzearen aldekoak dira. Edozelan ere, azken hitza lehendakariak berak dauka, eta hau bozak uztailean egitearen aldekoa da.

Ikuste dago gaurko bileran erabakirik hartuko duten ala ez. Hauteskundeak egiteko azken eguna urriaren 25a litzateke, eta deialdia egin ahal izateko osasun larrialdia bertan behera utzi beharko luke Urkulluk.

Urkulluren asmoa, hasiera batean, hauteskundeak apirilaren 5ean egite zen. Alabaina, martxoaren 16an bertan behera utzi behar izan zituen, ordurako pandemia egoera deklaratua baitzuen OMEk eta alarma egoera iragarria baitzeukan Espainiako Estatuak. Atzeratutako hauteskundeei data jarri nahirik dabil orain lehendakaria, eta ordurako pandemia ahulduta egongo dela iritzirik, uztailean egin nahi ditu bozak. Alabaina, uztailean osasun egoera zein izango den jakite ez da posible, eta hauteskundeak egitea posible izango dela adieraztera datorren bermerik ez da.

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetako 5/1990 legeak dioenez bozak hauteskundeak deitu eta 54 egunetara egin behar dira. Epe hori zuhurra izan liteke osasun larrialdi egoerarik ez dagoenerako, baina egungo egoeran nekez aurreikusi daiteke ezer 54 eguneko tartearekin.

Eusko Jaurlaritzako juristek proposatu dute hauteskundeetarako bi data ezartzea. Hala, lehen datan bozak egotea posible ez balitz, xedatutako bigarren datan egingo liratezke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko hauteskundeak 2020
2020-09-01 | Ramón Grosfoguel
Juan Carlos Monederori erantzuna: Podemos alderdiaren jokabide kolonialista

AEBetako Berkeley Unibertsitateko irakaslea eta pentsamendu dekolonialean aditua da Ramón Grosfoguel. Artikulu honetan, Galiziako BNGren eta Euskal Autonomia Erkidegoko EH Bilduren azken hauteskundeetako emaitzez iritzia ematen du, Podemos alderdiko Juan Carlos... [+]


2020-07-26 | Karmelo Landa
Non dago, baina, zure garaipena

Hauteskundeak izan dira oraingoan Euskal Herriaren mendebalde honetan, eta horien ondoren gerta ohi denez, erabateko garaipen loriatsua (auto)aldarrikatzera abiatu da prestu irabazten lar ohituta dugun EAJ.

Luza dakioke gaur EAJri esaldi klasikoan egiten den galdera: Non dago... [+]


2020-07-20 | Z. Oleaga
"Penko" kolektiboa EAEko hauteskundeetan

Demokrazian penko, suspentso, kate, gutxiegi. Politika egiteko oinarritzat hauteskundeak eta bozak dituen jendarte batek hori esan beharko lioke bere buruari herritarren erdiak "festan" parte hartu ere egiten ez duenean, ezta?


2020-07-19 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Bozkaleku baten agortze saiakera

Data: 2020ko uztailaren 12a (igandea). Ordua: 13:00. Tokia: H. herriko bozkaleku nagusiko kanpoaldean dagoen banku bat. Eguraldia: orduak iraun dituen euri jasa baten azken tantak. Jende mugimendu etengabea atarian. Talde handirik ez. Gehienak banaka, binaka, trioren bat... [+]


2020-07-19 | Juan Mari Arregi
Eskuineko eta ezkerreko politikak daude

Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak eta bere alderdiak hauteskunde kanpainan esan dutenez, “ezkerrekoak eta eskuinekoak jada ez dira existitzen”. Gaur egun EAEn nagusi den politikaren alternatibarik existituko ez balitz bezala, hau da, ez balego bezala... [+]


Eguneraketa berriak daude