Ezkutuan diren lau gazteak Durangon agertuko dira mozorrotuta

  • Duela bi hilabetetik ezkutuan diren lau gazte auziperatuk Askegunea.com bidez deialdia zabaldu dute. Durangon azalduko dira abenduaren 8an eta herritarrei mozorrotuta joateko dei egin diete.


2013ko azaroaren 29a - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Idoya Iragorrik, Unai Ruiz Pouk, Goizane Pinedok eta Irati Mujikak Madrilgo Auzitegi Nazionalean deklaratzeari uko egin zioten eta ordutik ezkutuan dira. Ordutik hainbat lekutan publikoki agertu dira.

Zabaldu duten bideoan desobedientziarako dei egiten diete herritarrei.

"Igande horretako goiz eta eguerdi partean, Durangoko kaleetan, tabernetan eta liburu eta disko azokako postuetan ibili nahi dugu. Zuokin batera, Durangoko giro zoragarriaz gozatu nahi dugu. Baina noski, ez dugu atxilotuak izan nahi, gure ekimena ez dugu amaitutzat eman nahi oraindik. Polizia atzetik dugu ordea.Gu mozorro desobedientearekin jantzita joango gara. Baina gu soilik bagaude mozorrotuta, gureak egin du. Asko bagara ordea, haienak egin du."

Webgunean mozorroa egiteko txantiloia zintzilikatu dute.

Aipatutako lau gazteak beste 36rekin batera epaitzen ari dira. Segiko kide izan zirela egozten diete, eta guztira sei urteko kartzela zigorra eskatzen dute beren aurka. Igandean lau urte bete ziren Guardia Zibilak operazioa egin zuela, eta 40tik 30 gaztek torturatuak izan zirela salatu zuten. Hemen beren aitorpenak.


Herri harresiak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.