Ez genuen nahi, geurean mantendu gura genuen, baina, azkenean, amore eman eta telefonoa oparitu diogu alabari. 13 urte bete ditu duela sei hilabete eta, geure burua apur bat zuritze aldera, esango dut bere klaseko azkena izan dela telefonoa lortzen. Egia da klaseko azkena izan dela. Gure seme-alabek noizbehinka gezurrak esaten dituzte, beste batzuenek sekula ez, hori diote haien gurasoek behintzat. Oraingoan ez da gezurra izan, ordea, klaseko azken-azkena izan da, egiaztatu egin dugu. Horrelakoak gara, seme-alabek esaten dutena egiaztatu behar duten horietakoak, agian, guri bai, guri gezurrak kontatzen dizkigutelako tarteka.
Egiaztapenaren ondoren eta telefonoa eman baino lehenago, kontratu bat egin dugu noiz eta nola erabili behar duen adosteko edo, beharbada, inposatzeko asmoz. Zaila izan da akordiora heltzea, ordea, dena dakigula uste dugu, baina ez, ez ditugu gaur egungo gazteen ohiturak ezagutzen.
Hitzarmenaren lehengo puntua eta, guretzat garrantzitsuenetakoa, “ez dut sare-sozialik erabiliko gutxienez 15 urte bete arte”, eztabaida batzuen ondoren eta legediak arrazoia ematen zigun arren, pikutara bidali eta bertan behera utzi behar izan dugu. Egungo nerabeek elkarrekin komunikatzeko ez dute Whatsapp-a erabiltzen apenas, Instagram-en bidez egiten omen dute, argazkiekin. Kostatu egin zaigu ulertzea nola-zer den argazkien bidez hitz egitea. Argazkiak behin baizik ezin dira ikusi, baina une oro ari dira denari argazkiak egiten, non dauden eta zer egiten ari diren txatean dauden lagunei azaltzeko. Beraz, 13 urteko alabak dagoeneko Instagram (“insta” berak dioen moduan) du. Ez genuen nahi, baina klaseko bakarra ez izateko telefonoa oparitu badiogu, begitandu zaigu ez genuela irtenbiderik.
Porrotaren ostean, kalera jaitsi gara umeak etxean utzita, isilik, pentsakor. Ondo egiten ari al gara? Betikoa.
Atarian, baina, etxeko atarian, kalea zapaldu aurretik, bigarren pisuko bizilaguna ikusi dugu. Oso neska jatorra da, apur bat ahozabala, den-dena kontatzen duen horietakoa. Ondo moldatzen gara elkarrekin.
Ez genuen nahi, geurean mantendu gura genuen, baina, azkenean, amore eman eta telefonoa oparitu diogu alabari
Orain dela hamar bat urte, gu baino beste hamar bat urte gazteagoa den neska horrek, emaztea eta biok atarian bertan seme-alabekin hondartzara joaten topatu eta umeen kubo, puzgarri, pala eta tramankulu guztiekin ikustean, bera, orduan toalla bizkarrean besterik ez zuela, esan zigun seme-alabarik inoiz izatekotan berdin-berdin joango zela hondartzara, hau da, toallarekin besterik ez. Gogoan dut ez zigula lagundu trasteak igogailutik ateratzen, gazteegia zen.
Hiru seme-alaba ditu orain, gazte-gazteak hirurak. Bakarrik zetorren supermerkatutik. Ez diogu galdetu, baina, elkarrizketaren harira, esan digu iaz ia ez zela hondartzara joan eta aurten ere ez duela intentziorik, alferkeria itzela ematen diela traste guztiekin jaisteak. Trasterik gabe jaisten direnean umeek ez dietela lasai egoten uzten, eta horretarako hobeto daudela etxean. Ez duela horretarako hondartzara jaitsi nahi. Ez omen zuen duela hamar bat urte izan genuen elkarrizketa oroitzen. Ez diot gogora ekarri, ez naiz hain krudela. Guk bi ditugu, beraiek hiru, agian hortxe dago hondartzara joan edo etxean geratzeko aldea. Emaztea eta biok supermerkatuko poltsekin lagundu diogu ataritik igogailuan sartzen, gauza gehiegi baitzeramatzan.
Alabaren telefonoaren kezkarekin jaitsi gara kalera eta lasaitu egin gaitu bigarren pisuko neskak, nolabait.
− Ez doaz hondartzara –esan diot emazteari.
− Ya –erantzun dit irribarrez.
Isilik jarraitu dugu. Ez zen beharrezkoa elkarrizketa luzatzea. Biok oroitzen genuen duela hamar urteko elkarrizketa hura, behin baino gehiagotan hitz egin dugu hartaz.
Zaila egiten zaigu guraso izatea, zaila, edo, beharbada, ezinezkoa seme-alabekin aldez aurretik erabat argi genituen gauzak mantendu eta aurrera eramatea.
Alabak telefonoa eta “insta” ditu baina, bederen, hondartzara joaten jarraitzen dugu.
Jabi Elorza Antia
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
Zein da otordu egoki baten proportzioa. Nondik dator egunero ahora eramaten dudan ogia. Zergatik ez dut goserik. Nork erabakitzen du zu ez zarela ni, gu ez garela berdinak. Nola egiten da janaria. Non altxatzen dira dorre garaiak eta non harresi mortalak. Nork jaten du eskuekin... [+]
Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.
Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]
Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]
Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.
Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]
Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]
Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]
Ez dakit itzalaldiak itsutu gaituen edo itsu gaudelako itzali garen. Edozein kasutan, itzalaldia ez da gaur hasi eta bukatu den gertaera histerikoa –barkatu, historikoa–. Aspaldian hasi zela uste dut eta, zoritxarrez, ez zen San Prudentzio egunean amaitu.
“Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]
Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]