Ez-gatazka baten inguruko gatazka historiografikoa


2023ko maiatzaren 24an - 00:02
Azpeitiko oroimenaren webgunea, desaktibatuta. (Argazkia: Berria)

Iskanbila mediatiko batek aurtengo Aste Santuko oporrak astindu ditu, Euskal Herrian bizi izan dugun azken indarkeria zikloaren kontura. Horren ondorioz, zoritxarrez, bertan behera utzi behar izan dute azkenaldiko ikerketa eta memoria ekimen garrantzitsuenetako bat. Gizartearen eta ikerketaren gainetik interes elektoralistak nagusitu dira berriz ere.

Horrelako gai gatazkatsuetan, eztabaida ez da soilik termino historiografikoetan gertatzen, ertz ugari ditu eta. Alde bateko zein besteko memoria elkarteek aitortza eta justizia nahi dituzte; alderdi politikoek eta erakunde publikoek, bestalde, beren interes propioak dituzte; eta gainera indarkeriaren inguruko hausnarketa etikoak daude.

Giro nahasi honen aurrean historialariok zer egin beharko genuke? Ataka zailean gaude. Alde batetik, pasioak eta interes pertsonalak nagusitzen diren eztabaida betean, zorroztasun zientifikoa ekartzen saiatu beharko ginateke; ahaztu gabe gizartearen kontraesanek akademia objektiboaren autoritatea ere gurutzatzen dutela. Bestalde, ez genuke iraganeko gertakarien kronika hutsa egitera mugatu beharko. Gertakari horiei azalpena eta interpretazioa eman behar diegu, horien inguruko galderak egin, arrazoiak eta jatorria aztertzeko. Bide batez, orain artean egon den eztabaida historiografiko serioena –eta ia bakarra– Emilio Majuelok eta Antonio Riverak Segle XXI aldizkari katalanean izandakoa da.

Kasu honetan, Arantzadi Zientzia Elkartearen lan txukunaren aldeko aldarria egin nahiko nuke. Ikerketa horietan nazioartean erabili ohi diren metodologiak eta kategoriak erabiltzen ari ziren. Gainera, hasiera batean, udalerri horietako zinegotzi guziak babesten ari ziren prozesua. Goikoek egindako salaketak zapuztu du prozesua. Halaber, azpimarratuko nuke webgune horiek abiapuntu bat baino ez zirela, udalerri horietako bakoitzean zer gertatu den jakiteko hurbilpen bat, inolako interpretazio historikorik egiten ez zutenak. Interpretazioak, aitortza ekitaldiak edo justizia ekimenak beranduago, hurrengo urrats batean, etortzekoak ziren.

Gauza oso larriak leporatu dizkiote Arantzadiren lan taldeari. Besteak beste, biktimak eta borreroak berdintzea eta terrorismoa zuritzea. Alabaina, neurgailu berarekin epaituko bagenu bestelako ikerketa talde eta profesionalen lana, frankismoa zein estatu-indarkeria zuritzen dituztela esaten ahalko genuke. Ezberdintasuna zigorgabetasunean eta erakunde publikoen babesean dago; batzuei mesedeak eta besteei egurra.

Euskal Herriak bizi izan duen indarkeriaren inguruko kontakizun bakarra ezarri nahi dute. Baina alferrik dabiltza; ezinezkoa delako, etorkizuneko kontakizun edo narrazioak gizartea bera bezain dibertsoak izanen direlako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
2024-04-26 | Xuban Zubiria
Memoria berreskuratzeko usurbildarrak lehen lerrora

Andatza mendia memoria leku bihurtu zuen Usurbil 1936 elkarteak apirilaren 13ko birsortze historikoan. Herritarren lan boluntarioarekin berreskuraturiko lubakiak antzezleku bihurtu ziren egun batez. Gerraren eraginez Usurbilen jazotakoak elkarbanatzeko enegarren ekimena izan da.


Gernikan sirenak beste urte batez deiadarka, palestinako herritarren eta Bakearen Artisauen eskutik

87 urte bete dira ostiral honetan, 1937ko apirilaren 26an abiazio faxistak Gernika bonbardatu eta sarraskitu zuenetik. Urtero legez ekitaldi andana antolatu dute erakunde eta eragile sozialek. Tartean, pasealekuan eta Astra fabrikan dauden sirenak martxan jartzea.


Erorien monumentua eraistearen aurkako pintaketa faxistak egin dituzte Iruñeko Alde Zaharrean

Joseba Asiron alkatearen aurkako irainak margotu dituzte EH Bilduren egoitza batean.


Eguneraketa berriak daude