Eusko Jaurlaritzak ez du kartzela zigorrik eskatuko De Miguel auziko inputatuentzat

  • Eusko Jaurlaritzak adierazi du “erredundantea” izango litzatekeela kartzela zigorrak eskatzea, fiskalak dagoneko eskatu dituela argudiatuta.


2016ko maiatzaren 16an - 16:05
Alfredo de Miguel EAJko kide ohiak bere inguruan antolatu zuen enpresa sarea dago auziaren erdian.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eusko Jaurlaritzak saihestu egin du kartzela zigorra eskatzea De Miguel auziko inputatuentzat, El Correo egunkariak argitaratu duenez.

“Erredundantetzat” jo du hori egitea, fiskalak eskatu dituen zigor eskaera handiak kontuan hartuta.

Eusko Jaurlaritzako abokatuek eskatu dute De Miguel auziko inputatu guztiek 221.779 euroko isuna ordain dezatela denen artean, “beren jokabideak euskal instituzioetan eragin duen galeragatik”.

Gainera, EAEko Gobernuak eskatu du De Miguel auzian inputatutakoen bikoteak salbuestea erantzukizun penal guztietatik.

26 lagunen aurkako epaiketa abian jartzea galdegin zuen martxoan Josu Izaguirre Arabako fiskal nagusiak, eta 54 urte eta 9 hilabeteko zigorra eskatu zuen De Miguelentzat. Legez kanpoko komisioak kobratzea, kapitalak zuritzea eta eragin-trafikoa leporatzen dizkiote, besteak beste.

De Miguelez gain, inputatuen artean daude, besteak beste, Aitor Telleria eta Koldo Otxandiano EAJko kide ohiak, Iñaki San Juan Leioako zinegotzi ohia, Gurutz Larrañaga Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde ohia eta Xabier Sanchez Robles Eusko Jaurlaritzao Gazteria saileko zuzendari ohia.


Irakurri gehiago: De Miguel auzia Politika Ustelkeria
De Miguel auzia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...