Euskarazko hedabideak publizitate insitituzionaletik kanpo utzi ditu bigarren urtez Iruñeko Udalak

  • Iaz bezala audientzia osoaren %10 duten hedabideek parte hartu ahal izanen dute lizitazioan, eta Iruñeko biztanleriaren %10,5 da euskalduna. EH Bilduk salatu du udalak ez duela informazioa euskarazko hedabideetatik jasotzeko eskubidea errespetatzen, eta "online prentsara" bideratutako partida handitzeko justifikazio objektiborik ez dagoela ohartarazi du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko azaroaren 12an - 09:23

Iruñeko Udaleko EH Bildu taldeak salatu du eskuineko hirukoak iragarritako komunikabideetan publizitate-tarteak erosteko banaketa-irizpideen aldaketa. Hiru dira salaketaren argudio nagusiak: publizitate banaketatik euskarazko hedabide guztiak baztertzea, informazio publikoa eskuratzeko euskarazko hedabideak aukeratzen dituzten pertsonen eskubideak urratzea, eta hedabide digitalentzako partida "justifikaziorik gabe" handitzea. Koalizio subiranistaren ustez, udal gobernuaren kideak diren hedabideak finantzatzeo saiakera ezkutatu nahi du azken aldaketak. "Publizitate-gune horiek esleitzeko plegu berriek diskriminazio nabarmena eragiten dute hiri honetako bi hizkuntza ofizialetako batean informatzen duten hedabideen aurka, ez baitira partida espezifikoak gordetzen euskarazko hedabideentzat, eta loteen banaketa osoa hedabideen audientzia globalen arabera kalkulatzen da", azaldu du EH Bilduk.

Formula horren ondorioa da euskarazko hedabideak, audientzia-ratio potentzial txikiagoarekin, "aurreikusitako lau loteetan (prentsa, irratia, telebista eta online) publizitate banaketatik kanpo geratuko direla, audientzia osoaren %10 gutxienez izatea eskatzen baitzaie". "Kontuan hartuta gaur egun %15ean kalkulatzen dela euskara ondo erabiltzen duen Iruñeko biztanleria, eskuineko hirukoak ezartzen dituen gutxieneko audientzia-muga horiek gaztelaniazko hedabide bati Udalarekin publizitate-tarteak kontratatu ahal izateko balizko audientziaren %90 biltzea eskatuko balitzaio bezala dira", azaldu du koalizioak. "Bistan denez, baliabide publikoak erabili dituzte euskara eta euskaldunak diskriminatzeko", gaineratu du.

Bestalde, "online hedabideen" loterako partida handitzeak, 200.000 eurorekin prentsa idatziarenarekin (220.000 euro) ia parekatuz, "Navarra Sumaren kide den hedabide jakin bat finantzatzeko estrategia ezkutatzen du", EH Bilduren ustez. Partida hori (prentsa digitala) handitu dela azaltzen duen justifikazio objektiborik ez dago, eta komunikaziosailak berak aitortu du zaila dela sektore horretan audientzia-datu fidagarriak izatea. Horregatik, “susmagarria da Enrique Mayaren gobernu-taldeak lote horri esleitutako funtsak handitu nahi izana, are gehiago erabaki horrek eskuin muturrari lotutako hedabide espezifiko bati mesede egiten dionean". "Espediente honen kudeaketatik ondorioztatzen da Navarra Sumaren helburua euskarazko komunikazioari betoa jartzea dela, euskaldunak Udalaren informazioa erdarazko hedabideetatik jasotzera behartuz eta eskuina boterean sostengatzea helburu duten hedabideak finantzatzea", laburbildu du alderdi soberanistak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarazko hedabideak
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-04-02 | ARGIA
Arrosa sareak Basaburuan egingo ditu aurtengo topaketak, Esan Erran irratiaren eskutik

Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]


2024-03-04 | ARGIA
Hekimenek konpromisoak eskatu dizkie erakunde publikoei euskarazko hedabideak garai berrietara egokitzeko

Datozen eraldaketa sakonen aurrean euskarazko hedabideek iraungo badute, erakunde publikoei prozesuak azkartzeko laguntza eta konpromisoak eskatu dizkie Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko hedabideen elkarteak.


Euskal Hedabideen Urtekaria Euskalerria Irratian aurkeztu du Behategiak

Trantsizio digitalarengatik eta lehengaien garestitzeagatik, 2023 urtea zaila izan dela nabarmendu du Hekimeneko zuzendari Igor Astibiak


Eguneraketa berriak daude