Euskarazko hedabide berri bat jaio da: Gurean.eus

  • Gertuko errealitatearen leiho globala eskaintzen du, gizartea, ekonomia, kultura, kirola eta eguneroko gaien bitartez. TOKIKOM osatzen duten 60 toki komunikabideen –Baleike tartean– edizio digitaletako edukiak batu eta gaika antolatuta eskaintzen ditu.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko martxoaren 28an - 14:08

 

 

Euskaraz pentsatu, sentitu eta bizi zara, Gurean zara; horrela aurkeztu dute Gurean.eus, euskal errealitate lokalaren leiho globala izatea helburu duen hedabide berria.

Gurean.eus. TOKIKOM osatzen duten 60 komunikabideen edizio digitalek sortutako albiste guztiak bateratzen ditu, komunikabide jeneralisten ohiko sailetan antolatuta: gizartea, ekonomia, kultura, kirolak, politika, ekitaldiak, euskara....

Gainera, sarean dagoen elkarlanerako gune irekia ere izan nahi du, gai berberaren gainean hainbat komunikabidek sortutako kronika eta analisiei zein TOKIKOM osatzen duten komunikabideen 250.000 ohiko irakurle eta erabiltzaileen iritzi eta aportazioei esker.

Gurean.eus sarerako pentsatutako komunikabidea da, bereziki mugikorretatik kontsultatua izateko, nahiz eta tablet edo pc bidez irakurtzeko ere prestatuta dagoen. Gure artean informazio lokala emateko orduan aurki dezakegun hutsune garrantzitsua betetzera dator.

"Gure mundua, bisioa eta ideiak handiago egin nahi ditugu, guztion artean integratzaileagoa eta hobeto informatua den oraina eraikitzeko". —azaldu du TOKIKOMeko Zuzendariak, Alaitz Artolazabalek— "Abiapuntua sinplea da: TOKIKOMeko toki komunikabideen sareak informazio kopuru erraldoiak sortzen ditu egunero, beste inongo mediok eskaini ezin dezakeen kapilaritate mailaz gainera. Gurean-eus-en atzean dagoen ideia da herriz herri, auzoz auzo sortutako eduki hori guztia batu eta erakusleiho berri batean ematea, tokiaren arabera baino, gaiaren arabera ordenatuta. Horrela, egunerokotasunaren ikuspegi guztiz ezberdina erakutsi ahal izango diogu publikoari, gertutasunean oinarrituta, ohiko medioen agendatik kanpo geratzen diren gaiak azaleratuz".

"Gureani esker" —dio Artolazabalek— "hainbat komunikabidetan sortzen diren albisteak eta haien tratamendua ia momentuan jarraitzea ahalbidetzen digun tresna boteretsua daukagu, zeharka, nolakoak garen, nola pentsatzen eta sentitzen dugun ere erakutsiko diguna".

Gurean.eus aktibo dago jada eta bazkideak diren komunikabideetako zein TOKIKOMekin erlazioa duten hainbat webgunetatik ere sartzeko aukera egotea aurreikusten da, horretarako sortutako widget batzuen bitartez. Informazio hori, gainera, bere webgunean gehitu nahi duen beste edonorentzat ere eskuragarri dago, https://gurean.eus/info/widget/ orrialdeak eskaintzen dituen aukeren bidez.

Albiste hau Baleikek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarazko hedabideak
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-04-02 | ARGIA
Arrosa sareak Basaburuan egingo ditu aurtengo topaketak, Esan Erran irratiaren eskutik

Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]


2024-03-04 | ARGIA
Hekimenek konpromisoak eskatu dizkie erakunde publikoei euskarazko hedabideak garai berrietara egokitzeko

Datozen eraldaketa sakonen aurrean euskarazko hedabideek iraungo badute, erakunde publikoei prozesuak azkartzeko laguntza eta konpromisoak eskatu dizkie Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko hedabideen elkarteak.


Euskal Hedabideen Urtekaria Euskalerria Irratian aurkeztu du Behategiak

Trantsizio digitalarengatik eta lehengaien garestitzeagatik, 2023 urtea zaila izan dela nabarmendu du Hekimeneko zuzendari Igor Astibiak


Eguneraketa berriak daude