28 argitaletxe eta zortzi diskoetxe batuko dira larunbat honetan Ziburuko Azokan. Horien artean egonen da Iruñetik etorritako Igela argitaletxea ere. Igelako editore Lander Majuelorekin mintzatu gara.
Aurten ere Ziburun egonen zarete. Zergatik zaizue azoka hori interesgarria?
Interesgarria baino maitea zaigu Ziburuko liburu azoka. Beti hartzen gaituzte lagun gisa, ongi baino hobeto. Are, azoka euskara hutsean izanik eta guk geuk soilik euskarazko liburuak egiten ditugularik, asko eskertzen dugun azoka da. Bereziki gozatzen dugu bertaratzen direnekin gure liburuez mintzatzen.
Igela argitaletxeari buruzko informazio bila ari nintzela, ondoko txioa topatu dut: "Nafarroa Garaian, argitaletxe bakarra dago liburu guztiak euskaraz argitaratzen dituena. Zorionak Igela". Zein helburu edo irakurketa politiko dugu hautu horren gibelean?
Ez dute euskarak eta euskal literaturak aurrera eginen ez bada euren bidetik. Hizkuntza handien itoa jasaten dugu; nabari da euskal irakurleen ohituretan, euskal idazle, argitaletxe, inprenta eta liburudenden eguneroko estuan. Euskaraz ulertu nahi ditugu mundua, eman zena, gure garaia, etorriko direnak. Territorio zabaletako literaturak gurera behar ditugu ekarri, ez bada euskara Euskal Herriko aferak ulertzeko hizkuntza soila izatera mugatuko. Hargatik argitaratzen dugu soilik euskaraz, hargatik argitaratzen ditugu soilik beste hizkuntzetatik gurera itzulitako testuak.
Zein da Euskal Herriko argitaletxeen erronka nagusia eta zertan lagundu dezakete Ziburuko Azokak eta bertaratzen diren literaturzaleek?
Ezin naiz besteen izenean mintza. Uste dut, zer gerta ere, euskarazko liburuek funtsezko ardura dutela hizkuntza txiki honetan aritzen garenon desirak eta beldurrak xaxatu eta zabaltzerako orduan. Oso zaila baita lehenago irakurri ez denaz zehazki eta taxuz eztabaidatzea, ia ezinezkoa baita lehenago irakurri eta are ozen irakurri ez dena gure egunerokora lotzea. Berdin maitasunean edo politikan. Bizitza hobe baterako pasaportea izan daitezke euskarazko liburuak hala nahi badugu.
Zein nobedade ekarriko diguzue?
Gaito Gazdanov errusiarraren Alexander Wolfen mamua nobela beltza dakargu alde batetik, Josu Zabaletak euskaratua, eta Karl Marxen Luis Bonaparteren Brumairearen hemezortzia saiakera historikoa bestetik, Idoia Santamaríak itzulia.
Azken hitz bat?
Esker mila antolatzaileei eta laster arte. Biba literatura!
Euskal literaturako azken uzta kausituko du Ziburuko Azokan egonen denak. Hain zuzen, azken argitalpenak helarazteko xedez datoz 28 argitaletxeak. Ondoko horiek egonen dira larunbatean Ziburun: Alberdania; Argia; Berria; Bertsolari aldizkaria; Dakit; Eguzki Loreak; EHU/UPV Argitalpen Zerbitzua; Elkar-Ttarttalo; Erein; Euskal Herriko gazteluak; Euskaltzaindia; Gara; Gatuzain; Harriet; Herrima-Gure Berriak; Hatsaren Poesia; Igela; Ikas: Katakrak; Lapurdi 1609; Maiatz; Pamiela; Susa; Txalaparta; UEU; Xabiroi; Zortziko; ZTK.
Liburuez gain diskoak ere kausituko dira, eta horra zein diskoetxe egonen den bertan: Adar, Baga Biga Prod, Balio Dute, Belarri, Kalapita Prod. Maitakultura, Usopop eta Su Ta Gar taldea. Haira, Adrian Perez, Patxuko Nice eta Ixabe taldeak egonen dira ere kontzertu laburren bidez beren azken diskoa ezagutarazten. Liburu aurkezpenen gisara, musikagintzan den sorkuntzari ere lekua bideratu nahian dabiltzalako Baltsan eta ARGIA antolatzaileak.
Bidaide eta gogaide XVII. mendeko Arnaud Oihenarteren Atsotitzak eta neurtitzak liburuan kausitu dezakezu, eta bidean kausitu eta gustura ondoan harturiko bidai-lagunari erraten zitzaion "gogaide". Aurelia Arkotxak ekarri zuen gurera, Zubiburu solasaldian, hain justu... [+]
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragan da ekainaren 7an, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkarturik herriko plazan. Euskaraz bagara lelopean iragandako seigarren edizio horren balorapen baikorra egin dute Baltsan eta ARGIA antolatzaileek: euskara... [+]
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragan da ekainaren 7an, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkarturik herriko plazan. Euskaraz bagara lelopean iragandako seigarren edizio horren balorapen baikorra egin dute Baltsan eta ARGIA antolatzaileek: euskara... [+]
Bidaide eta gogaide XVII. mendeko Arnaud Oihenarteren Atsotitzak eta neurtitzak liburuan kausitu dezakezu, eta bidean kausitu eta gustura ondoan harturiko bidai-lagunari erraten zitzaion "gogaide". Aurelia Arkotxak ekarri zuen gurera, Zubiburu solasaldian, hain justu... [+]
1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu... [+]
Ziburuko Azokaren seigarren edizioa iraganen da larunbatean Ziburuko plazan. 33 argitaletxe, 10 diskoetxe, 39 idazle eta 111 berritasun, uzta ederra izanen dugu aurtengoan ere.
Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atarian, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta... [+]
Ziburuko Azokaren karietara abiatu zen Azokaroak aurrera jarraitzen du Ipar Euskal Herrian eta ostiral honetan poema errezitaldi musikatuaz gozatu ahal izango dute Euskal Urruñako Berttoli kultur elkartean, 19:00etan: Maddi Sarasua itsasuarrak idatzitako Biharraren hegietan... [+]
Ekainaren 7an izango da Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarrekin antolatzen duten Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Seigarren edizio honetan Aurelia Arkotxa izango da omendua eta egitarau oparoa ezagutzera eman dute prentsaurrekoan. Ziburuko Azokaren uhina inguruko... [+]
2019an hasi zen Ziburuko azoka eguneko ekitaldi gisa, baina azken urteetan azoka egunaz aparteko ekitaldiak antolatu izan dira inguruko herrietan ere: Azokaroa da. Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kidearekin mintzatu gara Azokaroaren nondik norakoez.
Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]