Gaizka Garitano euskara prestigiatzeaz arituko da Eibarko mintegian

  • …eta Kitto! euskara elkarteak maiatzaren 25erako antolatu du V. mintegia. Etxeko eta kaleko erabileraz, gurasoen jarrerez, eta erreferenteez arituko dira hizlari eta entzuleak.


2015eko maiatzaren 8an - 10:47
Gaizka Garitanok hizkuntza prestigiatzeaz hitz egingo du Eibarko mintegian. Argazkia: Dani Blanco.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hizkuntza gatazka tarteko, hedabideetako lehen lerrora jauzi egin duen Gaizka Garitano erreferenteen garrantziaz eta hizkuntza prestigiatzeaz arituko da. Pello Jauregik Lasarte-Oria adibidetzat hartu eta etxeko eta kaleko hizkuntza erabilera izango du hizpide. Beste hainbat hizlari ere izango da, hala nola, Malores Etxeberria, Nekane Jauregi, Miren Artetxe, Naroa Cuesta eta Maider Aranberri.

...eta Kitto! euskara elkarteak antolatzen du Eibarko Udalaren babesarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Lotura  honetan egitaraua ikusi eta izena eman dezakezu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Soziolinguistika
2024ko urriaren 16
Ainhoa Lasa Agirre, aholkularia
"Gazteek nahi dute euskarari buruz hitz egin"

2022ko uztailaren 13
Aitor Bedialauneta Arrate. Euskal Gorrak elkartearen presidentea
“Gorrak gutxiengo soziolinguistikoa garela uste dugu”

Eguneraketa berriak daude