Euskararen lege integrala nahi du Kontseiluak

  • Euskararen ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzea "ezinbestekoa" da lege proposamenaren helburuak betetzeko bidean. Hori da Kontseiluak Iruñeko Kondestable Jauregian larunbatean egin ziren jaldunaldietatik atera zuen ondorio nagusietakoa.

     

     


2018ko urriaren 01ean - 11:20
UEUk eta Kontseiluak euskararen ofizialtasunari buruz Iruñean antolatutako jardunaldiak. (Arg.: Euskalerria Irratia) UEUk eta Kontseiluak euskararen ofizialtasunari buruz Iruñean antolatutako jardunaldiak. (Arg.: Euskalerria Irratia)

Euskararen legea garatu ahal izateko, beste zenbait arau eta irizpide aplikatu beharko direla ere uste du Kontseiluak: "Malgutasuna eta progresibitatea aplikatu beharko dira, baina ofizialtasuna ezartzea eta horren ondorio juridikoak aintzat hartzea izan beharko dute aldaketarako lege berriaren ardatz".

Hizkuntza eskubideak bermatzeko Legearen bidean jardunaldien barruan aurkeztu du Kontseiluak Nafarroarako beharrezkoa litzatekeen lege berriaren nondik norakoa. Jardunaldietan Roldan Jimenoren hitzartzea izan da lehena. 1973ko Foru Berritik 2017ko Legearen aldaketarako prozesuaren azalpena egin du. Legealdi honetako erronka Foru Hobekuntza eta Euskararen Legea aldatzea da; elkarri eragiten baitiote.

Ondoren, Iñigo Urrutia marko juridikoaz aritu da. Orain arte, araubide errepresioa egon dela esan du. Asimilazio behartuta gertatu da eta giza-eskubideen kontrako politika egin dela aipatu du, hizkuntza batean aurka egitea, giza-eskubideen kontra egitea baita. Bere ustez, Nafarroako Parlamentuaren esku dago ofizialtasuna lurralde osora hedatzea, LORAFNA ez da muga. Parlamentuari dagokio Europako legediak esaten duena aplikatzea.

Olatz Altunak berriz, egoera soziolinguistikoaren argazkia egin du zonifikazioaren ikuspegitik. Hainbat datu nabarmentzearren: azken 25 urtetan handitu egin da Nafarroan euskararen ehunekoa; egungo euskaldun gehienak gazteak dira eta D ereduan ikasi dute; Eremu mistoan kokatzen da euskaldun kopururik handiena.

Valentziako adibideaz mintzo

Euskal Herritik kanpoko ekarpenik ere egon da. Alfons Estevek, Valentziako hizkuntzaren erabilerarako legean ere zonifikazioa badagoela gogoratu du. Gainera azaldu du; Nafarroakoak bezalaxe, hangoak ere ez duela ia anbiziorik, ez da valentziera normalizatzeko helburua duen legea. Ondoren, gobernu desberdinek izandako jarrerak azaldu ditu. Legearen beraren aplikazio eza (1995-2014) eta orain aldaketaren garaian bizitzen ari direna. Adierazi du aldaketak izan direla, baina oraindik ez dela ausardiazko urratsak egin. Horrela, gogorarazi du egun posible dela valentziera ikasgai gisa ere ez izatea gurasoek hala erabakitzen badute. Aurrera begira zonifikazioa gaindituko duen legea aldarrikatzeaz gain, lege horrek izan beharreko edukien aurrerapena ere egin du: gizartearen valentzieratzea helburu; administrazioetako erabilera-hizkuntza bihurtu; langileriak gaitasuna bi hizkuntza ofizialetan; berezko hizkuntzaren ezagutza pasiboaren derrigortasuna; eremu sozioekonomikoa indartzea, kultura. Duela 35 urte onartu zen legeak erakusten du ez dela lege egokia berak ezarrita zituen helburuak betetzeko; horrexegatik hizkuntza-berdintasun erreala bermatuko duen lege berriaren beharra mahai gaineratu du.

Paul Bilbaok, berriz, Kontseiluaren proposamenaren hiru atalak azaldu ditu: Lege berria zergatik, Herritarrak erdigunean, Euskararen Lege Berria. Garrantzitsutzat jo du herritarrak erdigunera ekartzea. Legeek herritarrei eragiten diete, beraz, Lege berriak egun herritarren artean dagoen bereizkeriarekin amaitu behar du. Gogoratu du azken hilabeteotan Kontseiluak dinamika desberdinen bidez jaso dituela nafarrek euskaraz bizitzeko dituzten ezintasunak eta oztopoak; eta horiek gainditzeko proposatzen dituzten bideak. Euskararen Lege Berria prestatzeko, herritarren bizipenez gain, Kontseiluak, besteak beste, bi dokumentu izan ditu oinarri: Protokoloa eta Oinarriak 2000 urtean aurkeztutako lege-proposamena.

Kontseiluak uste du Lege Berria integrala izan behar dela. Horregatik, Kontseiluak eskatzen du eremu guztietan eragingo duen legea behar dela: administrazioan, hezkuntzan, hedabideetan, kulturan, eremu sozioekonomikoan... Horrekin batera Kontseiluak ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzearen garrantzia azpimarratu du. Batetik, herritar guztiei eskubide berdinak aitortzek, eta bestetik, ofizialtasunak berak ezartzen dituen ondorio juridikoak betetzeko politikei ekiteko. Gogoratu du, ondoren, Legea betetzeko eta garatzeko beste arau zein politikak abian jarri beharko direla eta hor malgutasuna eta progresibitatea aplikatuko direla. Halere, ofizialtasuna eta bere ondorio juridikoak kontuan hartzea da aldaketarako legeak izan beharko dituen ardatzak.

Eztabaidagai zabala

Mahai-inguruak eman dio amaiera gaurko ekitaldiari. Ivan Giménez ELAko ordezkariak herritarrak aintzat hartu behar direla azpimarratu du, non bizi diren kontuan hartu gabe. ELArentzat euskarak aukera izan behar du, eta ez mehatxua. Iñigo Orella LABeko ordezkariak azaldu du ez dela ulertzen herritarrei eskubide desberdinak aitortzea, eta hori onartezina dela. Eskubide berberak aitortu eta bermatu behar zaizkie herritar guztiei. Euskararen aurkakoek berdintasuna hitza erabiltzen dute, uniformetasuna adierazteko.

Koldo Colomo Gareseko euskara teknikariak legea sortu zenetik jarrera politiko inmobilistak egon direla esan du, eta udalek duten autonomia erabili dutela aukera moduan. Ordenantzak garrantzitsuak dira, euskara arloa arautu eta jarraikortasuna emateko jardunari. Borondatearen baitan daude ordenantzak, “ahal du” jasotzen dute artikulu askotan, ez du lotzen udala zerbait egitera eta ez du jarraikortasuna bermatzen. Herri askotan gertatzen da. Iulen Urbiola Baztango udaleko teknikariak euskara eta gaztelera ofizialak diren heinean, biek eskubide berdinak eduki beharko lituzketela adierazi du. Bere ustez derrigortasunaz hitz egin beharko litzateke ofizialtasunaz hitz egiten denean, bestela iruzurra delako.

Albiste hau Kontseiluak argitaratu du bere webgunean


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Maiatzaren 10ean Sorionekuak ekimenak zubi eta ate zeharkatuko ditu euskara nafar guztiona dela aldarrikatzeko

Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.


Ingeles ordu gehiagorik ez dute nahi

Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]


Lokizaldeako Euskararen Eguna
“Euskara gero eta gehiago entzuten da eskualdean, bereziki gazteen artean”

Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.


Nafarroako biztanle gehienak, %63, euskara sustatzearen aldekoak edo oso aldekoak direla ondorioztatu du ikerketa lan batek

Nafarroako biztanle gehienak (% 63) "euskara sustatzearen aldekoak edo oso aldekoak" dira, eta %17 baino ez daude aurka, Xabier Erizek eta Carlos Vilchesek Eusko Ikaskuntzaren eta Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako... [+]


Euskararen aldeko sareak ehuntzeko Erriberan Euskaraz ekimena sortu dute Nafarroa hegoaldean

Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


Euskararen gurditik denok tira egin behar dugu, baita hezkuntzan ere

Ez dira gutxi azken boladan euskara bere onenean ez dagoela eta bere transmisioa bermatuta ez dagoela ohartarazten ari diren ahotsak. Bestetik, inork ez du ukatzen hezkuntzak ezinbesteko betebeharra duenik euskara eta euskal kulturaren biziraupenerako. Erronka estrategikoa... [+]


Garikoitz Torregrosa
“Eredu mistoak ez du elkarbizitza sustatzen eta azkenean haur eskola horietan gaztelera nagusitzen da”

Iruñeko haur eskoletako zuzendariek, EH Bildu, Geroa Bai, Zurekin Nafarroa eta PSNren arteko akordioa kritikatu dute. “Murgiltze ereduaren alde egin dugu beti, baina inoiz ez da gure iritzia kontutan hartzen” salatu du Euskalerria Irratian, Garikoitz Torregrosa... [+]


Haur eskoletan euskarazko ehun plaza gehiago eskainiko ditu Iruñeko Udalak hurrengo ikasturtean

Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak


Famili'on egonaldi ibiltaria aurkeztu dute lehendabizikoz Baionan

Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.


Lizarrako kultur teknikari izateko nahitaezkoa da euskara Administrazio Auzitegiaren arabera

Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.


“Euskarazko murgiltzea erasotzen ari dira PAI ereduaren zabalkundearekin”

Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.


Lizarrako UPNk eskoletako bertsolaritza programa eten du

Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".


Eguneraketa berriak daude