Euskararen Jedia izateko tutoriala

  • Hernaniko Udalak bideo berezia prestatu du, Euskararen Jedia Izateko Tutoriala. Lasai, ez da Indarraren kontrol berezirik behar, aholku sorta bat dira, eguneroko egoeretan euskara gehieago erabiltzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urtarrilaren 28an - 09:23
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hernanin, euskararen ezagurza %77koa da, baina kaleko erabilera neurria %30ekoa.

Aurten abenduko Euskaraldira begira, Euskara Ari Du Hernaniko herri dinamikak eta Dobera Euskara elkarteak elkarlanean jardungo dute. Ahalegin horri udala ere gehituko zaio, eta "Piztu pilotua" izeneko bideo sorta prestatuko du herritarrak animatzeko. Sorta horretako bideoa da hau, Euskararen Jediarena.

 

 

Aholkuen artean, honakoak:

  • Denda batean sartzean, egizu lehen hitza euskaraz.
  • Lagunarekin geratuta, hura euskalduna dela jakinik, eta tentazioa edo ohitura erdararako bada, saiatu ea euskaraz egiten.
  • Zure euskara maila ez baduzu on-ontzat, eta laguna azkarregi ari zaizula uste baduzu, ez lotsatu eta esan motelago egiteko, baina bai, euskaraz egitea eskertzen diozula.

Youtubeko aleaz gain, jaisteko moduan ere jarri dute bideoa Google Driven, hemen


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskararen erabilera
2023ko azaroaren 29
Jaime Altuna. EHU-ko irakaslea eta ikerlaria
"Euskararen auzia nerabeena baino gehiago da helduena"

2023ko urriaren 18
Jon Zapata, 'Haurren aurrean helduok heldu' ekimenaren koordinatzailea
“Haurrek ulertzen dute euskara haurren hizkuntza izanen dela”

Eguneraketa berriak daude