Euskararen ezagutzak okerrera egin du EAEko ikasleen artean

  • Euskararen alorrak inoizko datu kaskarrenak eskuratu ditu 2015eko diagnostikoan. Emaitzek EAEko Lehen Hezkuntzako 4.mailako eta DBHko 2.eko ikasleei aldiro egiten dizkieten probak dituzte oinarri. Ebaluazio emaitza orokorrek ere okerrera egin dute.


2016ko martxoaren 15ean - 12:50
Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta DBHko 2.eko ikasleei aldiro egiten dizkieten azterketetan oinarrituriko diagnostikoa da.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

10 urte duten ikasleen %36 ez da euskarazko gutxieneko mailara heltzen; 14 urte dutenen artean, %46 dago egoera horretan. Bestalde, gaztelanian, ingelesean eta matematikan ere kaskartu egin dira ebaluazio emaitzak.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Cristina Uriartek astelehenean aurkeztu zituen ebaluazio emaitzak. Azaldu du emaitzen eboluzioa “espero zena” ez izan arren, “joera egonkorra” dela, gorabeherak 10 punturen barruan daudelako. “Estatistika aldetik, arrazoizko gorabeherak dira”, gaineratu du.

Ikasleen indize sozioekonomikoak eta kulturalak eragina dute datuetan; zenbat eta indize handiagoa, emaitza hobeak lortzen dira. Azken urteetan behera egin dute, batik bat D ereduko ikasleen artean.

Etxean euskara darabilen ikasle kopuruak behera egin du eta horrek eragina izan du diagnostikoan. Uriartek kezka adierazi du egoera horren aurrean eta gogorarazi du D ereduak ez duela bermatzen ikaslearen hizkuntza gaitasuna. Euskararen “didaktikari” lotuta, aldaketa beharra ikusten du sailburuak.  


Irakurri gehiago: Euskara Hezkuntza Gizartea
Utzi erantzuna

Iruzkinik ez

Euskara kanalean gehiago
2026ko uztailaren 15
Zeroak II

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...